26oct.


Gipuzkoan Gazte Tour Eibar: NOAN + UDAZ + MASTERCLASS (LEIRE DALLAS)

GGT DANCE MASTERCLASS: LEIRE DALLAS

  • Eguna: Urriak 26

  • Lekua: Ipurua kiroldegia

  • Ordua: 11:30etan

Informazio gehiago


GGT KONTZERTUAK

Kontzertuen ordutegia:

19:00etatik

  • Aurkezlea: AYVEE
  • KM0 artista:  UDAZ
  • Artista nagusia: NOAN

 AURKEZLEA  


AYVEE (Andrea Vitoria)

Txikitatik musikarekiko grina oso handia izanik, Ayveek koreografiak sortu, abestu eta emanaldiak ematen zituen eskolan; horrela, 2020ko irailean lehen abestia atera zuen: “Amaitu da”. Bere inguruan ondo zabaldu zen, eta hainbat elkarrizketa egin zituen irratian, telebistan eta sare sozialetan.

Pandemiaren ondoren gertaera lazgarri bat jasan ondoren, depresioan murgildu zen, eta ezin izan zuen jarraitu musika sortzen; baina errekuperazio luze baten ondoren, bere bigarren diskoa sortu du, gertatu den guztia salatuz eta kontatuz.

Medusa diskoa kaleratu ondoren, oihartzun mediatiko handia izan zuen eta emakume askori lagundu ahal izan die, bere barrua ireki eta gertatu zitzaiona kontatuz.

 

 

KM0 ARTISTA  

UDAZ

Musika beti izan da Udazen bizitzaren parte, bere inguruan instrumentuak jotzen zituzten amonaren eta aitaren eragina izan baitu. 6 urterekin solfeo-eskolak hartzen hasi zen, eta hurrengo urtean, 7 urterekin, gitarra espainiarra jotzen ikasten hasi zen.

Solfeo ikasketak amaitu ondoren, bere abestiak konposatzen eta ekoizten hasi zen 2022an. 14 urterekin, bere kabuz abesti batzuk ekoitzi zituen etxean. Urte horretan bertan, "Hosto Gorria" izenarekin aurkeztu zen Gaztea Maketa Lehiaketara.

2024ko urtarrilaren 4an argitaratu zuen bere lehen abestia, "don 't let me go", 14 urterekin konposatu zuena eta Maketa Lehiaketara aurkeztu zuena. "Udaz" izen artistikoa hartu zuen eta abestiak konposatzen eta ekoizten jarraitzen du, musika gehiago kaleratzen jarraitzeko helburuarekin.

 

 

ARTISTA NAGUSIA  

 

NOAN

Noan 25 urteko abeslari, multiinstrumentista eta konpositorea da. Zarautzen jaio zen (Euskal Herrian) eta Asturiasen bizi da. Zalantzarik gabe, Noan Espainiako poparen olatu berriaren promesa handienetako bat da, eta hala baieztatzen dute bere arrakasta batzuek, hala nola "me mata (s)" edo "superpoder". Izan ere, azken horrekin spotify espainiarraren playlist-eko top 50 biralean sartu zen. Noanek 2000ko Estatuko pop rocketik edan du.

 

Zalantzarik gabe, Noan talentuz beteriko mutila da, eta laster ikusiko dugu maila gorenean.

 

 

 

 

MASTERCLASS: LEIRE DALLAS

Leire Urquijo Errenterian jaio zen eta gaur egun Madrilen bizi da. Dantzari profesionala da, hainbat urteko esperientzia du, eta irakasle eta koreografo lanak egiten ditu. Gaur egun, "Arima" lehiaketa taldeko koreografo gisa aritzen da Madrilen, baita Natalia Lacunzaren hurrengo tourrerako koreografoa da. Dantzaria da, besteak beste, Bad Gyal, Nicki Nicole, Rels B, Aleesha eta Vicco artisten tourretan. Gainera, Operación Triunfo 2023ko dantza taldearen parte izan da.