Atzealdea GipuzkoanGazte Tour: Around the Corner Youtuber eta Influencer-ak, Maren, Green Night eta DJ Show Markelin
2018/10/11
Programa honen helburu nagusia da gazte eta nerabeei (12-25) kultura-programazio bat eskaintzea, ekitaldiaren parte senti daitezen saiatuz. Lehen bi emanaldiak Azpeitian eta Arrasaten egin ondoren, Gipuzkoan Gazte tourra Irunera iritsi da, bertako Udalarekin eta GazteArtean Departamentuarekin lankidetzan, proposamen oso gaurkotua, Gipuzkoako gazteekin sare sozialetako inkesten bidez aztertu duguna, eskaintzeko.
Bertara iristeko Euskotreneko Ficoba geltokia dago ondoan. Around The Corner, Irungo GipuzkoanGazte Tourreko artista guztiak aurkeztera datoz, objektu pertsonal pila batekin; azoka solidario bat egingo dute, eta bildutako diru guztia dohaintzan emango dute, ekitaldiaren amaieran.
Leku: Ficoba, 1. pabiloia – IRUN
Ordutegia: Ateak 16:30ean irekiko dira
Sarrera: 3€ leihatilan
Green Night Irungo banda bat da, GreenDay-ri tributoa egiten diona. Skola Musik-en trebatutako lau gazte gogotsuk osatzen dute: Dánae Riaño (ahotsa eta gitarra), Nahia Benito (gitarra eta koroak), Enara Arregi (baxua eta koroak) eta Jon Fernández (bateria). Beren kontzertuetan, punk rockaren historian mugarri izan zen bandaren abesti mitikoak ekartzen dituzte eszenatokira.
Maren, La Voz Kids programan parte hartu zuen 15 urteko neska bizkaitarra. Azken hamarkadan gure lurretan agertu den ahots aberatsenetako bat da. Gaztea, baina oso ondo trebatua, artista honek erabateko samurtasunaz filtratzen du bere barneko ahots-uholdea abesti bakoitzean. Bere azken LPa aurkeztuko du: "Alguien sin vergüenza", berak idatzitako bost kanturekin.
www.instagram.com/maren.oficial/
Paula Baena eta Giovanna Bravar edo, beste modu batera esanda, Around The Corner taldeko neskek arrakasta izugarria dute gazteen artean. Youtuber eta Influencer hauek jarraitzaile-andanak dituzte atzetik beren erokeria eta proiektu guztietan. Irungo GipuzkoanGazte Tourreko artista guztiak aurkeztera datoz, objektu pertsonal pila batekin; azoka solidario bat egingo dute, eta bildutako diru guztia dohaintzan emango dute, ekitaldiaren amaieran.
www.instagram.com/paula.baena
www.instagram.com/gio_bravar
Markel, Markelin izenez ezagunagoa, iparraldeko Dj osoenetako bat da. Bere show-ean sartzen ditu konfeti-kanoiak, opariak, argazkilaria eta bideogilea + animatzaileak eta bestelako sorpresak. Ezin zuen falta festa-amaiera perfektu batean.
www.instagram.com/djmarkelinmusic