Atzealdea Diputatuen Kontseiluak Eskualde Garapeneko Europako Funtsak (EGEF) Gipuzkoan kofinantzatuko dituen proiektuak onartu eta berretsi ditu

Diputatuen Kontseiluak Eskualde Garapeneko Europako Funtsak (EGEF) Gipuzkoan kofinantzatuko dituen proiektuak onartu eta berretsi ditu

2021-2027 epealdian, Europak Aldundiaren 4 proiekturen %40 finantzatuko du, 16.623.602 euroko balioarekin

-ren irudia
 Diputatuen Kontseiluak Eskualde Garapeneko Europako Funtsak (EGEF) Gipuzkoan kofinantzatuko dituen proiektuak onartu eta berretsi ditu

Kontseiluak onartu eta berretsi du Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren (EGEF) finantzazioa izango duten Aldundiaren proiektuen zerrenda, EAEko 2021-2027 EGEF Programaren barruan. Parte-hartze hori 2 helburu politikotan bildutako 4 proiektutan gauzatzen da:

  • 1. helburu politikoan, Europa lehiakorrago eta adimentsuago batean, IZFEk azken belaunaldiko azpiegiturak eta aplikazioak ezartzeko proiektua gauzatuko du. Proiektu horrengatik foru erakundeak 8.989.608 euro jasoko ditu.
  • 2. Helburu politikoan, Europa berdeago batean, 3 proiektu gauzatuko ditu Jasangarritasun Departamentuak:
    • Industria-prozesuetan hondar-beroak berrerabiltzea. Jaso beharreko laguntza 1.945.800 eurokoa da.
    • Ibilguak iragazkortzea eta ibaiak lehengoratzea. Jaso beharreko laguntza 828.000 eurokoa da.
    • Gipuzkoako Bizikleta Plan sektoriala garatzea. Jaso beharreko laguntza 4.860.194 eurokoa da.

Informazio gehiago: