Atzealdea Villabona-Irura bizikletentzako eta oinezkoentzako bidea eraikitzeko obrak lizitatu dira

Villabona-Irura bizikletentzako eta oinezkoentzako bidea eraikitzeko obrak lizitatu dira

Proiektu hau Euskadiko 2021-2027 EGEF Programak kofinantzatuko du

-ren irudia
 Villabona-Irura bizikletentzako eta oinezkoentzako bidea eraikitzeko obrak lizitatu dira

Obren helburu nagusia Villabona eta Irura bidegorri baten bidez lotzea da.

Horretarako, N-1 errepidearen gainean pasabide bat egiteaz gain, plataforma egokitu eta handitu behar da, bertan bidegorria sartu ahal izateko.

Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua 2,6 milioi eurokoa da, eta eskaintzak aurkezteko epea 2024ko uztailaren 15ean amaituko da.

Proiektu hau Euskadiko EGEF 2021-2027 Programak kofinantzatuko du, 2.8 helburu espezifikoaren barruan: "hiri mugikortasun multimodal eta jasangarria sustatzea, karbonoaren zero isuri netoko ekonomiara doan trantsizioaren barruan”.

Informazio gehiago: Kontratazio Plataforma