Atzealdea Gipuzkoan baztertutako materialak berrerabili eta birziklatzeko prestakuntza zentroaren proiektuak idazteko eta obrak burutzeko lizitazioa egin da

Gipuzkoan baztertutako materialak berrerabili eta birziklatzeko prestakuntza zentroaren proiektuak idazteko eta obrak burutzeko lizitazioa egin da

Proiektu hau Europar Batasunak finantzatzen du (Next Generation funtsak), Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren (BEEP) bidez

-ren irudia
 Gipuzkoan baztertutako materialak berrerabili eta birziklatzeko prestakuntza zentroaren proiektuak idazteko eta obrak burutzeko lizitazioa egin da

Kontratuaren xedea da Gipuzkoan baztertutako materialak berrerabiltzeko eta birziklatzeko prestakuntza zentroaren proiektuak idaztea, obrak zuzentzea eta egitea.

Zentroa Donostiako Eskuzaitzeta eremuan dago, eta hiri-hondakinen kudeaketa-ziklo osoari erantzun integrala ematen dion azpiegitura da.

Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua 16,4 milioi eurokoa da, eta eskaintzak aurkezteko epea 2024ko uztailaren 18an amaituko da.

Proiektu hau Europar Batasunak finantzatzen du (Next Generation funtsak), Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren (BEEP) bidez. Zehazki, plan horren 12. osagaiaren barruan (3. inbertsioa), "Hondakinen araudia ezartzen eta ekonomia zirkularra sustatzen laguntzeko plana". Europar Batasunaren finantzaketa 1.789.042,27 eurokoa izango da.

Informazio gehiago: Kontratazio Plataforma