Atzealdea Aldundiak tokiko erakundeak modernizatzeko azpiegitura teknologikoen proiektuetarako eta administrazio elektronikoko oinarrizko zerbitzuen elkarreragingarritasunerako proiektuetarako funtsak jaso ditu

Aldundiak tokiko erakundeak modernizatzeko azpiegitura teknologikoen proiektuetarako eta administrazio elektronikoko oinarrizko zerbitzuen elkarreragingarritasunerako proiektuetarako funtsak jaso ditu

Proiektuak Europar Batasunak finantzatutako Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren barruan sartzen dira

-ren irudia
 Aldundiak tokiko erakundeak modernizatzeko azpiegitura teknologikoen proiektuetarako eta administrazio elektronikoko oinarrizko zerbitzuen elkarreragingarritasunerako proiektuetarako funtsak jaso ditu

Laguntza Lurralde Politikako Ministerioak 2022ko ekitaldian toki-erakundeetako administrazioak digitalki eraldatzeko eta modernizatzeko egindako dirulaguntzen deialdiari dagokio.

Laguntza hori Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren 11. osagaiaren 3. inbertsioan jasotzen da, administrazio publikoen eraldaketa digitalera eta modernizaziora zuzenduta dago.

Zehazki, dirulaguntzen deialdian jasotako bost ildo estrategikoetatik bitan jardun da:

  • 4. ildo estrategikoa: azpiegitura digitalak. Proiektu honen helburua Datuak Prozesatzeko Zentroen gaitasuna, segurtasuna eta efizientzia energetikoa handitzea izan da, horiek baitira Gipuzkoako Toki Erakunde guztien datua eta administrazio elektronikoa gobernatzeko gakoak. Era berean, udalen kudeaketa-prozesuak hobetzeko aukera eman du, datu-zerrendak biltegiratzeko eta modu masiboan kontsultatzeko software-azpiegitura instalatuz eta framework digitala eguneratuz.

  • 5. ildo estrategikoa: administrazio digitaleko oinarrizko zerbitzuen elkarreragingarritasuna.

Jarduerak Gipuzkoako Foru Aldundiak garatu ditu 20.000 biztanletik beherako Gipuzkoako udalentzat, funtzio informatikoa eta hainbat tresna digitalen bilakaera garatzeaz arduratzen den IZFE baliabide propioaren bitartez.

2,6 milioi euroko laguntza onartu da guztira, eta 1,4 milioi euro jaso dira.