Atzealdea Beasaingo Antzizarreko biribilgunea egiteko eta District Heating sistema integratzeko proiektuko obrak lizitatu dira

Beasaingo Antzizarreko biribilgunea egiteko eta District Heating sistema integratzeko proiektuko obrak lizitatu dira

District Heating sistema integratzeko proiektua Euskadiko 2021-2027 EGEF Programak kofinantzatuko du

-ren irudia
 Beasaingo Antzizarreko biribilgunea egiteko eta District Heating sistema integratzeko proiektuko obrak lizitatu dira

Jasangarritasun Departamentuko Trantsizio Ekologikoko Zuzendaritza, hainbat lankidetza-plan eta -esparrutan oinarrituta, hainbat jarduera egiten ari da azken urteotan energiaren arloan, lurraldean energia aurreztea eta energia berriztagarrien aprobetxamendua sustatzeko.

Lizitazioaren xede diren obrek, Bide Azpiegituretako Departamentuak bultzatutakoek, Beasaingo Antzizar auzoan biribilgune bat eraikitzea aurreikusten dute, bai eta District Heating sistema bat instalatzea ere, Fundiciones del Estanda SA enpresa udal kiroldegiarekin lotzeko. Horretarako, birigilgune berriaren galtzadaren azpitik doazen bi hodi jarriko dira, prozesu industrialen energia termikoko soberakina aprobetxatzeko, kiroldegiaren behar energetikoen zati bat betetzeko. Jasangarritasun Departamentua arduratuko da District Heating sistema instalatzeko obren jarraipenaz.

Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua 640.781,50 eurokoa da (District Heating sistemaren instalazioari dagokiona 255.223,30 eurokoa da), eta eskaintzak aurkezteko epea 2024ko uztailaren 30ean amaituko da.

District Heating sistemaren integrazioa Euskadiko EGEF 2021-2027 Programak kofinantzatuko du, 2.1 helburu espezifikoaren barruan: "energia-efizientzia eta berotegi-efektuko gasen emisioen murrizketa sustatzea”.

Informazio gehiago: Kontratazio Plataforma