covid-19aren krisiaren eragina Gipuzkoako enpleguan eta ikaskuntzaren erronka
Gipuzkoak Gizarte Segurantzan afiliatutako 317.089 pertsonarekin amaitu zuen 2020ko otsaila, 2014tik etengabe hobetzen den ibilbide baten barruan.
- 194
![-ren irudia
covid-19aren krisiaren eragina Gipuzkoako enpleguan eta ikaskuntzaren erronka](/documents/7861841/8391650/Fitxa_ikasmina_73.png/23c8c33e-22f5-ff0d-2d90-ca8982dfce21?t=1590135621000)
covid-19aren krisian murgiltzean, martxoan eta apirilean 8.850 afiliatu galdu dira. Portzentajezko galera berdina da emakumeen (-%2,7) eta gizonen (-%2,7) artean, nahiz eta (oraindik) gizonen artean kopuru handiagoan gutxitu (-4.769) emakumeak baino (-4.081).
Bestalde, galera handiena soldatapeko enpleguan gertatu da (%93,4), eta galera horren bi heren martxoan erregistratu dira (%69) eta heren bat apirilean (%31).
Lurraldeko lan-merkatuak okerrera egiten duen egoera honetan, zer erronka irekitzen dira pertsona horien enplegagarritasuna hobetzeko eta, batez ere, lan-merkatuaren egungo eta/edo etorkizuneko kontratazioaren aurrean duten erresilientzia hobetzeko? Zein da prestakuntzak eta ikaskuntzak pertsonak enpleguan sartzeko eta mantentzeko duten papera?