EHUk 8.600 irakasgai modu ez presentzialean ebaluatu ditu EHU edonondik/ebaluazioa-ri esker
Osasun krisia hasi zenetik, irakaskuntzak eraldaketa handia izan du modalitate presentzialetik ez-presentzialera igaroz, eta Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) ere aldaketa hori egin du.
- 171
![-ren irudia
EHUk 8.600 irakasgai modu ez presentzialean ebaluatu ditu EHU edonondik/ebaluazioa-ri esker](/documents/7861841/8391650/upv_edonondik.jpg/09a35d5d-21da-3b72-788c-8214ee7f1b2c?t=1591346356000)
Guztira 43.000 ikaslek jaso dituzte online eskolak, eta irakasleek hainbat prestakuntza-jardueratan parte hartu dute, eskura dituzten baliabide guztiak ezagutzeko eta ahalik eta azkarren beren irakaskuntzan aplikatzeko.
Online irakaskuntzara eginiko jauziaren bidez, ebaluazio-politika ere egokitu da; izan ere, graduko 8.629 irakasgai modu-ez presentzialean ebaluatu dira, horrek 2019-2020 ikasturteko ebaluazioak berme osoz amaitzea ahalbidetu duelarik.