Gipuzkoako helduen % 31,2k ikaskuntza ez-formaleko jardueretan parte hartzen du
Gipuzkoako pertsona helduen % 31,2k ikaskuntza ez-formaleko jardueretan parte hartu du azken urtean (2022-2023 batez bestekoa). Ehuneko hori aurreko aldietakoa baino pixka bat txikiagoa da. Gainera,
- 166
-gizonen parte-hartzea emakumeena baino pixka bat handiagoa da. Bi kasuetan, parte-hartzea pandemian izandakoa eta pandemia aurretik izandakoa baino txikiagoa izan da, eta emakumeen kasuan parte hartze gehiago galdu da
-parte-hartzea nabarmen jaisten da pertsonen adinarekin
-eta nabarmen hazten da lortutako ikasketa-mailak gora egin ahala
-partaidetza handiagoa da ordaindutako enplegua duten pertsonen artean
-arrazoi profesionalak, ikaskuntza ez-formalean parte hartzeko motibazio nagusia
Emaitza hauek Gipuzkoako bizitza osoko ikasketari buruzko Doks dokumentu serieko 97. txostenean jasotzen dira - Ekonomia Sustapeneko eta Proiektu Estrategikoetako Departamentua (GFA).