Atzealdea Gipuzkoako helduen % 37,7k ikasten du

Gipuzkoako helduen % 37,7k ikasten du

Gipuzkoako pertsona helduen % 37,7k (25-74 urte) bizitza osoan zeharreko ikaskuntzako jardueretan parte hartu du kontsultaren aurreko hamabi hilabeteetan (2024). Zentzu honetan,

-ren irudia
 Gipuzkoako helduen % 37,7k ikasten du

-Ikaskuntzan, emakumeen parte-hartzea gizonena baino pixka bat handiagoa da: % 38,8, gizonen % 36,5en aldean.
-Orokorrean, ikaskuntzan parte hartzeak behera egiten du adinak aurrera egin ahala, baina, 2024an, tarteko adinekoek (45-54) partaidetza-tasa handiagoa dute aurreko adin-taldekoek baino.
-Parte-hartzea handitu egiten da lortutako ikasketa-mailarekin.
-Eta enplegua duten pertsonek ikasten dute gehien.

Emaitza hauek Gipuzkoako bizitza osoko ikasketari buruzko Doks dokumentu serieko 99. txostenean jasotzen dira - Ekonomia Sustapeneko eta Proiektu Estrategikoetako Departamentua (GFA).