Atzealdea Ikasten dugunak gure soldata baldintzatzen du: altuenak, ingeniaritzan eta osasunean (medikuntza)

Ikasten dugunak gure soldata baldintzatzen du: altuenak, ingeniaritzan eta osasunean (medikuntza)

Ikasketak aukeratzeko orduan, hainbat faktorek eragiten dute: gogobetetze pertsonala (gustuko izatea), enplegagarritasuna (lana egotea), baina baita soldata ere (ondo bizi ahal izatea).

-ren irudia
 Ikasten dugunak gure soldata baldintzatzen du: altuenak, ingeniaritzan eta osasunean (medikuntza)

Etorlanek EAEn lanaldi osoz lan egiten duen 16-64 urteko pertsona baten batez besteko soldata jasotzen du, egindako ikasketen arabera (Euskadiko Lan Merkatuaren Errolda, 2022). Soldata lortutako ikasketa-mailarekin batera hazten da, baina faktore erabakigarria aukeratutako ikasketa-arloa izango litzateke. Honela:

-Erdi-mailako LH: 1.575€; 1.347€ (Ile-apainketa eta Estetika) eta 1.713€ (Elektrizitatea) artean.
-Goi-mailako LH: 1.582€ eta batez besteko soldata handiena Elektrizitatean (1.824€).
-Unibertsitatea: 2.093€, baina 1.800 € baino gutxiago Graduatu Sozialean, Marketin-Komunikazioan edo Turismoan, eta 2.000€-tik gora osasun-, zientzia- eta ingeniaritza-arloan, balio handienak Telekomunikazioan (2.638€) eta Medikuntzan (3.154€).