Atzealdea Talentu eskasiaren eragina arintzeko estrategiak

Talentu eskasiaren eragina arintzeko estrategiak

Cedefopen arabera, pertsonen % 17a (EB-27) talentu eskasia duten lanbideetan aritzen dira, ratio handiagoarekin profil kualifikatuetan (IKT, Osasuna edo STEM) eta lanbide tradizionaletan (garraiolariak, ostalaritza, industriako langileak...).

-ren irudia
 Talentu eskasiaren eragina arintzeko estrategiak

Eskasia hori arintzeko, bizialdi osoko prestakuntza-estrategiak (up- eta re-skilling) proposatzen ditu, oro har, pertsonen kualifikazioa hobetzeko eta lan-merkatuaren beharretara egokitzeko helburuarekin.

Era berean, berariazko neurri batzuk aipatzen dira, batez ere talentu-poola zabaltzera bideratuta: 1) maskulinizatutako lanbideetan, emakumeak sartzen lagunduz, eta 2) sektore zahartuetan, profil gazteak erakarriz.