Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Diputatuen kontseiluak 2024ko uztailaren 9ko bileran onartutako gaiak

Diputatuen kontseiluak 2024ko uztailaren 9ko bileran onartutako gaiak

Gobernu Kontseiluaren erabakiak

2024/07/09
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Jauregiaren aurrealdea

DIPUTATU NAGUSIA

  • Ordezkariaren izendapena Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzako Batzar Orokorrean.

JASANGARRITASUN DEPARTAMENTUA

  • Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2024ko deialdia onestea: Kostaldeko udalentzako, Gipuzkoako Itsasertzeko Bideometriako Foru Sarean oinarrituta emandako segurtasun laguntzaren osagarri gisa.
  • Kontratazio espediente hau onestea: Bergaran, Mekolalde auzoko bidegorriaren ezpondan luizi bat egonkortzeko proiektuko obrak.
  • Dirulaguntza bat ematea zuzenean Euskal Herriko Unibertsitateari, 2024an Gipuzkoako kostaldean alga toxiko bentonikoen jarraipena egiteko.

EKONOMIA SUSTAPENEKO ETA PROIEKTU ESTRATEGIKOETAKO DEPARTAMENTUA

  • Diruzko ekarpena egitea BIC Gipuzkoa Berrilan SAri: bazkideen ekarpen gisa eta sozietatearen finantza egitura indartzeko.

OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA

  • Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Gipuzkoako udalen arteko hitzarmen ereduaren eguneratzea  udalen zuzenbide publikoko diru-sarrerak bide exekutibotik biltzeko.
  • Kontratazio espediente hau onestea: Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Departamentuko egoitza nagusian eta bulegoetan mantentze lanak egiteko zerbitzuak.
  • Konpromiso kredituen sorrera Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuan.
  • Konpromiso kredituen sorrera eta ordainketa kredituen transferentzia egitea Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuan.

LURRALDE OREKA BERDEKO DEPARTAMENTUA

  • Dirulaguntza bat ematea zuzenean Gabiriako Udalari, 15. Hirigintza Jarduerarako (Frontoi-azpi) Eremuan, etxebizitza eremu bateko harri lubeta egonkortzeko euri uren saneamenduak eta drainatzeak eragindako gastuen zati bat finantzatzeko.

KULTURA, LANKIDETZA, GAZTERIA ETA KIROL DEPARTAMENTUA

  • Kontratazio espediente hau onestea: "Laguntza Teknikoa emateko zerbitzuak Haurrak, Nerabeak eta Gazteak Sustatzeko Zerbitzuari Gaztematika sarea eta ekimen estrategikoak garatzeko Haurrak, Nerabeak eta Gazteen sustapeneko esparruan".
  

1323