Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Aldundia eta Gipuzkoako Gurutze Gorria, elkarrekin, jasangarritasunaren eta berdintasun sozialaren alde

Aldundia eta Gipuzkoako Gurutze Gorria, elkarrekin, jasangarritasunaren eta berdintasun sozialaren alde

Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuak eta Gipuzkoako Gurutze Gorriak beren indarrak batu dituzte lurraldean ingurumen-jasangarritasuna eta gizarte-berdintasuna sustatzeko asmo handiko akordio batean. Hitzarmen horrek mugarri bat ezartzen du klima-aldaketaren aurkako borrokan eta ingurumen-sentsibilizazioan.

2024/06/19
Gurutze Gorria

Horretarako, Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuak 50.000 euro bideratuko ditu.

José Ignacio Asensio: “Foru Aldundiaren eta Gurutze Gorriaren arteko lankidetza honek, gizarte-berdintasuna eta ingurumena babestera bideratuta dagoenak, guztiontzako etorkizun bidezkoago eta jasangarriago baterako ikuspegi integral baten adibidea ematen du”.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuak eta Gipuzkoako Gurutze Gorriak lankidetza-hitzarmen garrantzitsu bat sinatu dute ingurumen-jasangarritasuna eta ingurumen-hezkuntza sustatzeko. Akordio hori Gurutze Gorriaren instalazioetan sinatu dute Jasangarritasuneko diputatu José Ignacio Asensiok eta Gipuzkoako Gurutze Gorriko presidente José Luis Peñak.

Hitzarmen honen helburu nagusia da Gipuzkoako Gurutze Gorriaren jarduerei lotutako ingurumen-inpaktua murriztea, bai eta lurraldeko langileei, boluntarioei eta herritar guztiei zuzendutako ingurumen-hezkuntzako ekintzak ezartzen laguntzea ere. Akordio horren arabera, Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuak 50.000 euro bideratuko ditu guztira ekimen horiek babesteko.

Ildo horretan, Jasangarritasuneko diputatu José Ignacio Asensiok azpimarratu duenez, “hitzarmen honek ingurumen-jasangarritasuna indartzen du eta gizarte-berdintasunarekiko konpromiso partekatua indartzen du, hori baita Gurutze Gorriaren funtsezko zutabeetako bat”. Era berean, foru-arduradunak azpimarratu du Jasangarritasun Departamentuak ingurumen-hezkuntza eta jardunbide jasangarriak sustatzeko duen konpromisoa, klima-aldaketaren aurkako borroka hasitako ekintza guztietan txertatzearen garrantzia nabarmenduta: “Foru Aldundiaren eta Gurutze Gorriaren arteko lankidetza honek, gizarte-ekitatera eta ingurumena babestera bideratuta dagoenak, guztiontzako etorkizun bidezkoago eta jasangarriago bateranzko ikuspegi integral baten adibidea ematen du”, adierazi du Asensiok.

Gipuzkoako Gurutze Gorriak bere gain hartutako konpromisoen artean, egunerokoan ingurumenaren jasangarritasunaren irizpidea txertatzea dago, baita herritarrak, oro har, kontsumo arduratsuaren garrantziaz eta ohitura jasangarriez sentsibilizatzea eta heztea ere.

Gipuzkoako Gurutze Gorriaren jasangarritasun-helburu estrategikoak eta Jasangarritasun Departamentuaren xedeak bateratzeak eragin du lankidetza hori, ingurumen-hezkuntza eta klima-aldaketaren aurkako borroka bultzatu nahi baititu.

Horrela, Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuak Gipuzkoako Gurutze Gorriak urteetan zehar egindako lan baliotsua eta gizarte-lan garrantzitsua aitortzen ditu, eta interesgarritzat jotzen du ingurumenaren gaineko eragina murrizten eta lurraldean garapen jasangarria sustatzen jarraitzeko ahaleginak batzea.

Garrantzitsua da azpimarratzea Jasangarritasun Departamentuaren programen helburua Gipuzkoan Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH) lortzea dela, baita herritarren artean jokabide jasangarriak sustatzeko ingurumen-hezkuntza sustatzea ere.

Akordio horrek bi erakundeek ingurumena zaintzen eta gipuzkoarren ongizatea lortzen laguntzeko duten konpromisoa islatzen du, eta etorkizuneko baterako ekintzetarako oinarriak ezartzen ditu, Gipuzkoaren eta bertako biztanleen mesedetan.

  

913