Kultura, Kooperazio, Gazteria eta Kirola
Departamentua
Kultura gizarte bat egituratzen duen balio sistema da. Horrez gain, elkarbizitzarako eta giza aldaketarako tresna da. Horretarako, lau arlo nagusi ditugu: kultura, herritarrengana gerturatuz eta kultur industriak aberastasun eta enplegu iturri gisa bultzatuz; kirola, kohesiorako eta berdintasunerako tresna gisa; gazteria, gazteen presentzia soziala indartzeko eta aukerak areagotzeko; eta lankidetza, pertsonen arteko elkarbizitza solidariorako bidea ireki eta munduan justizia eta berdintasuna sustatzeko.
Aurrekontu partida
Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirola, 2024an , bere jardun estrategiko zein operatiborako, urteko aurrekontu hau izango du:
Aurrekontua
74.521.808,8 €
Exekutatua
% 36,71
![Goizane Álvarez](/documents/20933/75941901/DFG_2023_Goizane+%C3%81lvarez_A_Sil.png/5039632d-0cd9-862c-4108-0efa9ad26879?t=1720182041502)
Goizane Álvarez
Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuko foru diputatua
Donostian 1977. urtean jaioa. Aurreko legealdian Kiroletako zuzendaria izan naiz. Diziplina anitzeko sortzaile gazteen eta sormen-industrien lana balioan jarri eta bultzatzea, kultura-ondarea eta haren babesa indartzea eta lurralde osoko kultura- eta kirol-azpiegiturak hobetzea izango dira gure lan-ildoetako batzuk.
![](/documents/20933/32665158/Goizane+Alvarez+sinadura.png/c87e6757-dcce-81b3-cb83-d30b65b791e3?t=1688466558322)
Zuzendaritzak
María José Tellería
Kultura zuzendaria
Arlo hau kulturaren sustapen eta hedapenera bideratzen da, eta baita kultur ondare, museo eta artxiboak babestu eta sustatzera ere.
Harremanetarako:
Zuzendaritzaren webguneak
Harremanetarako:
Ana Priede
Nazioarteko Lankidetzako zuzendaria
Arlo honek garapen bidean dauden herrialdeekin lankidetza Gipuzkoatik sustatzea du helburu.
Harremanetarako:
Zuzendaritzaren webguneak
Harremanetarako:
Isaac Palencia
Gazteria zuzendaria
Gure helburua da gazteria indartu eta sustatzea.
Zuzendaritzaren webguneak
Marta Pastor
Kirol zuzendaria
Gura helburua da kirolari bultzada ematea, gure gizartearen kirol sarea dinamizatzeko.
Departamentuko aktualitatea
![Ruper Ordorikak jasoko du Abadia Saria](https://www.gipuzkoa.eus/documents/20933/2663997/Ruper%20Ordorika.jpg/7dac1f88-03c7-9b8f-d77c-1f0846e827c3?version=1.0&t=1721987668933)
2024/07/26
Ruper Ordorikak jasoko du Abadia Saria
Lau hamarkadaz euskarazko sorkuntzaren eta kulturaren alde egindako lana eta ekarpen joria aitortuko diote, irailaren 12an Hendaian egingo den ekitaldian.
![Gipuzkoako Boleibol Federazioak eta Kultura eta Kirol Departamentuak plan estrategiko bat aurkeztu dute, boleibolak Gipuzkoan izango duen eto...](https://www.gipuzkoa.eus/documents/20933/0/volei_2.jpg/f0f75ef4-009b-4493-f1ea-e6f2cd864963?version=1.0&t=1720607851566)
2024/07/10
Plan hori egiteko, Gipuzkoako Boleibol Federazioak eta Kultura eta Kirol Departamentuak Prospektikerren metodologia erabili dute; enpresa horrek burutu ditu saskibaloiko, ziklismoko eta halterofiliako plan estrategikoak ere.
![Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Sailak eta Euskal Itsas Museoak “Mare Clausum: Norena da itsasoa?” erakusketa aurkeztu dute gaur](https://www.gipuzkoa.eus/documents/20933/0/WhatsApp%20Image%202024-07-05%20at%2012.41.11.jpeg/054384d7-3aa5-269d-0837-87eae6f9ac05?version=1.0&t=1720176108518)
2024/07/05
Erakusketak “Norena da itsasoa?” galderaren atzean dauden gai konplexuei buruz hausnartzea du helburu. Gaur arratsaldean erakusketaren aurkezpena ospatuko da, lehen bisita gidatu batekin, Xabier Alberdi zuzendari zientifikoaren eskutik