Bide Azpiegiturak eta Lurralde Estrategia
Departamentua
Bide Azpiegituretako eta Lurralde Estrategiako Departamentuaren eginkizunak eta jarduera esparruak honako hauek dira: errepide sarea planifikatu eta eraikitzea, eta Lurraldeko azpiegitura sarea kontserbatu eta ustiatzea.
Hainbat helburu nagusi ditu departamentuak legealdi honetarako: Gipuzkoako biribilgunea amaitzea; Lurraldea zeharkatzen duten ibilgailu astunei ordainsaria eskatzeko sistema berria martxan jartzea (N-1, Etzegarate); errepideen mantentzea optimizatzea; autobideko sarbideak eta errepideen sarea hobetzea; eta BIDEGI foru sozietatearen eredua indartu eta sustatzea erabiltzaileen kudeaketak errazteko konponbide teknologikoak abian jarriz.
Aurrekontu partida
Bide Azpiegiturak eta Lurralde Estrategia, 2024an , bere jardun estrategiko zein operatiborako, urteko aurrekontu hau izango du:
Aurrekontua
131.656.929,63 €
Exekutatua
% 35,37
Intereseko estekak
Felix Urkola
Bide Azpiegituretako eta Lurralde Estrategiako Foru Diputatua
Zuzendaritzak
Silvia Perez
Errepide zuzendaria
Zuzendaritza honen zeregin nagusia Gipuzkoako Errepide Sarea eraikitzea da, gizartearen beharrei modu eraginkorrean erantzuteko.
Zuzendaritzaren webguneak
Mikel Uribetxebarria
Plangintza eta Ustiaketa zuzendaria
Arlo honek Gipuzkoako Errepide Sarearen planifikazioa eta eraikita dauden errepideen kudeaketa ditu ardatz.
Zuzendaritzaren webguneak
Departamentuko aktualitatea
2024/07/05
Lizitazio berriak hobekuntzak aurreikusten ditu erabiltzailearen arretarako zerbitzuetan, Bergaran erabiltzailearen arretarako zentro berri bat irekiz, errepideko zaintza eta laguntza zerbitzuak indartzen dira eta informazioaren eta sistemen segurtasunean inbertitzen du, baita tunelen segurtasunean ere.
2024/07/05
Hondarribiko Higerko errepideko lehen erreia irekiko da asteartean
Trafikoa semaforo bidez erregulatuko da, luiziak eragindako kalteak konpontzeko obra osagarriak bukatu bitartean. Aurreikuspena da errepidea osorik abuztu hasieran ireki ahal izatea
2024/06/27
“Maila guztietan lankidetza biderkatzera" dei egin du diputatu nagusiak, euskal politikagintzan eta erakundeetan ireki den “etapa berria” probestu