Jasangarritasuna
Departamentua
Jasangarritasun departamentuaren helburua da sektore guztietan zeharkako politikak bultzatzea eraldaketa ekologikoa, digitala eta demografikoa bizkortzeko, jasangarritasunaren hiru osagaien orekatik abiatuta: soziala, ekonomikoa eta ingurumenekoa.
Ekonomia berderantz aurrera egitea da Jasangarritasun departamentuak ezarri digun betebehar etikoa eta elkartasunezkoa. Ez bakarrik planetaren etorkizuna babesteko, baita etorkizunerako, hazkunderako eta enplegurako aukera ekonomiko gisa ere. Horretarako, jardunbide egokiak, sinergiak eta enpresen eta erakundeen arteko lankidetza bilatuko ditugu etengabe. Gizarteko sektore guztiekin elkarlanean arituko gara jasangarritasun-politikak ezartzeko eta gure eredu sozioekonomikoa eraldatzeko. Ekonomia zirkularrago eta ez hain kutsagarri baterantz aurrera egin behar dugu, energia berriztagarrien aldeko apustua egin, gure herritarren bizi-kalitatea lehenetsi eta betiere desberdintasun sozialak minimizatzearen alde egin. Horrela bakarrik egingo dugu aurrera gizarte zuzenago, demokratikoago eta iraunkorrago baterantz.
Aurrekontu partida
Jasangarritasuna, 2024an , bere jardun estrategiko zein operatiborako, urteko aurrekontu hau izango du:
Aurrekontua
50.584.802,75 €
Exekutatua
% 16,07
Intereseko estekak
![José Ignacio Asensio](/documents/20933/54554059/DFG_2023_Jos%C3%A9+Ignacio+Asensio_A_Sil.png/66caefc8-dff9-4682-8244-77848d0263ad?t=1688638693440)
José Ignacio Asensio
Jasangarritasuneko Diputatua
1966an jaio nintzen. Tolosarra eta euskalduna naiz. Ekonomia Zientziak eta Enpresaritza ikasketak egin nituen, eta master bat daukat enpresa eta finantza publikoen kudeaketan. Patxi Lopez lehendakariaren agintaldian, Eusko Trenbideetako zuzendari nagusi izan nintzen. Orobat, irakasle izan naiz Zaragozako Unibertsitatean, baina lan esperientzia ia osoa enpresa pribatuan izan dut. 2011tik zinegotzia naiz Tolosan Alderdi Sozialistarekin. Jarduera horrek aukera ematen dit nire herriaren egunerakoarekin harremana izateko. Egun, Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasuneko diputatua naiz.
![](/documents/20933/32665158/J.I.Asensio+sinadura.png/8a0fbc6a-559f-470f-77d0-315e20b867a6?t=1645696669959)
Zuzendaritzak
Mónica Pedreira
Trantsizio Ekologikoko zuzendaria
Klima-aldaketaren aurkako borrokaren eta jasangarritasun energetikoaren arloko foru-politikaren proposamena eta exekuzioa gidatzen duen arloa.
Harremanetarako:
Harremanetarako:
Izaskun Gómez
Ingurumen Administrazioko zuzendaria
Ingurumena babesten duen arloa, lurraldean erabilerak eta jarduerak ezartzeko indarrean dagoen arau-esparrua aplikatuz eta ingurumena hobetzeko borondatezko tresnak bultzatuz.
Harremanetarako:
Zuzendaritzaren webguneak
Harremanetarako:
Fernando Prieto
Obra Hidraulikoetako zuzendaria
Hondakin-uren saneamendu-sarea eta edateko uraren hornidura osatzeko, ur-emaria neurtzeko estazioak berritzeko eta modernizatzeko eta uretako ekosistemen morfologia eta ingurumena berreskuratzeko eremua.
Harremanetarako:
Zuzendaritzaren webguneak
Harremanetarako:
Departamentuko aktualitatea
![Adimen artifiziala jasangarritasunaren zerbitzura](https://www.gipuzkoa.eus/documents/20933/0/WhatsApp%20Image%202024-06-26%20at%2009.30.29%20%284%29.jpeg/bac15f63-f267-ce75-cba7-9a6487e21a30?version=1.0&t=1719397254154)
2024/06/26
Adimen artifiziala jasangarritasunaren zerbitzura
“Jasangarritasuna adimen artifizialaren aroan” udako ikastaroak eztabaida ireki du sistema teknologiko adimendunek jasangarritasunaren ingurumen-, ekonomia- eta gizarte-erronkei egiten dieten ekarpenari buruz.
![Aldundiak eta Gipuzkoako Merkataritza Federazioak lankidetza berri bati ekin diote, Gipuzkoako merkataritzan ekonomia jasangarria lortzeko](https://www.gipuzkoa.eus/documents/20933/0/WhatsApp%20Image%202024-06-24%20at%2013.00.58.jpeg/b070066e-8dba-0861-af8e-8652973c45f1?version=1.0&t=1719228404861)
2024/06/24
21.000 euroko inbertsioarekin, akordioak jardunbide jasangarriak sustatu nahi ditu lurraldeko 8.000 saltokitan baino gehiagotan.
![Gipuzkoak energia-komunitateetan energia berriztagarrien sorrera denbora errealean monitorizatuko duen Euskadiko lehen kontrol-zentroa aktibatu du](https://www.gipuzkoa.eus/documents/20933/0/WhatsApp%20Image%202024-06-21%20at%2012.47.45.jpeg/3fdfd802-81e8-f1a0-55ff-de47319f64b6?version=1.0&t=1718967549725)
2024/06/21
Eraldaketa Energetikoaren Bulegoak aholkularitza emango die herritarrei energia-komunitateak sortzeko, energia berriztagarria erabiltzeko eta autokontsumoa lortzeko funtsezko pieza.