"Azken balorazioen ondoren, eguerdian autobidea zabalduko dugu bi norantzatan"
"Azken balorazioen ondoren, eguerdian autobidea zabalduko dugu bi norantzatan"
Teknikariek lagunduta egin du bisita eta tokian bertan iragarri du Oiarbidek laster errepidea berriz zabalduko dutela
Aintzane Oiarbide azpiegitura diputatuak AP1 errepidean luhizia izan den ingurua 108.5 puntu kilometrikoa, bisitatu du goizean lur mugimenduaren zergaitiak aztertzeko. "Hirugarren pantaila egiten ari ginenean, anklajeak oraindik amaitu gabe zeuden eta momento kritikoa zen hori, eta momentu kritiko honetan etorri dira, hain zuzen, azken egunotako eurijasak", argitu du Oiarbide diputatuak.
Teknikariek lagunduta egin du bisita eta tokian bertan iragarri du Oiarbidek laster errepidea berriz zabalduko dutela:
"Gaur egin dugun balorazioan ikusi dugu ez dagoela arriskurik autobidea partzialki zabaltzeko, beraz eguerdiko 12etan, autobidea zabalduko dugu bi norantzatan, bypass baten bitartez. Gidarien eta langileen segurtasuna bermatzea da gure lehentasuna"
Oiarbidek azaldu du oraingoz, norantza bakoitzean bide bat egongo dela zabalik baina laster beste hirugarren bide bat ere zabalduko dute, "Gabonetarako hirugarren errail bat irekiko dugu", aurreratu du diputatuak.
"Obraren balorazioa egiten jarraitzen dugu, lanean segiko dugu baina lanak luzatu egingo dira. Neguan gaude eta obraren erritmoa eguraldiaren arabera moldatu behar dugu", azaldu du Oiarbide diputatuak.
2291