“Herri txikietan hiriguneen maila bereko ongizatea, zerbitzuak eta aukerak garatzea dugu helburu”
“Herri txikietan hiriguneen maila bereko ongizatea, zerbitzuak eta aukerak garatzea dugu helburu”
Landagipuzkoa+: Ainhoa Aizpuru diputatuak Aiako proiektuak ezagutu ditu
Landagipuzkoa+ programaren testuinguruan lan jardunaldia izan du gaur Aian Ainhoa Aizpuruk, Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Orekako diputatuak. Plan honen helburua 2.500 biztanle baino gutxiagoko herriak dira, xede nagusi batekin: Gipuzkoako herri txikietan hiriguneen maila bereko zerbitzu eta aukerak garatzea, eta tokian tokiko ekonomia eta lanpostu berriak bultzatzea.
Ainhoa Aizpuruk, Aiako alkate Nekane Arrizabalagarekin eta Lurralde Orekako foru zuzendari Iñaki Labakarekin batera, herrian Lurralde Orekako zuzendaritzak diruz lagundutako proiektuak bertatik bertara ezagutu ditu, batez ere herritarrei zerbitzua ematen dien kooperatiba eraikin berria, zeinetara Foru Aldundiak bideratu zituen 20.000 euro baino gehiago 2016an. Baita ere, Landagipuzkoa+ plangintzaren baitan Aiako baserri bideak hiru eremutan berritzeko laguntza eman du Foru Aldundiak, 28.500 euroko aurrekontuarekin. Azpiegiturak elementu garrantzitsua baitira herritarren bizi baldintzen ikuspegitik, nahiz lehen sektoreko aktibitatea bultzatzeko.
Bestalde, esan bezala, Landagipuzkoa+ plangintzan garatu daitezkeen proiektu estrategikoak aztertu dituzte. “Herrietan desafio garrantzitsua da ekonomia aktibitatea garatzea eta horretarako herri bakoitza bere lehentasunak lantzen ari da eta lehentasunezko proiektu horiek garatzeko gure babesa eta ekarpena egiteko determinazioa dugu”, laburbildu du Ainhoa Aizpuruk. Elkarlanean banda zabal ultra azkarraren zabalkundea gauzatzeko determinazioa ere azaldu dute bi erakundeek.
“Herri txikiek garrantzia berezia dute gure lurraldean. Hizkuntza, kultura, natura, lurralde orekaren ikuspegitik balio nabarmenak dituzte eta ekonomiaren alorrean ere, batez ere landa ingurunea eta lehen sektoreari lotuta, paper esanguratsua dute herriek. Errealitate hori bultzatu eta indartu egin behar da”, azpimarratu du Ainhoa Aizpuruk.Herri txikiek garrantzia berezia dute gure lurraldean. Hizkuntza, kultura, natura, lurralde orekaren ikuspegitik balio nabarmenak dituzte eta ekonomiaren alorrean ere, batez ere landa ingurunea eta lehen sektoreari lotuta, paper esanguratsua dute herriek. Errealitate hori bultzatu eta indartu egin behar da.
1491