"Hondakina ala lehengaia" erakusketa
"Hondakina ala lehengaia" erakusketa
Hondakinen bitartez zein produktu sor daitezkeen erakusteko aukera paregabea Gipuzkoako birziklatze eta berrerabiltze klusterraren 11 kideren eskutik
José Ignacio Asensio: «Gipuzkoak aurrerapauso handia eman du gaikako zabor bilketarekin; orain hondakinak aberastasun eta enplegu iturri bihurtzeko garaia da».
Hondakinen Prebentzioaren Europar astea dela eta, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko Departamentuak herritarren kontzientziaziorako kanpaina bat egiten ari da erakusteko etxean birziklatzeak duen garrantzia eta nola ahalegin horrek gure lurraldean industria eta enplegua sortzen dituen.
“Hondakina ala lehengaia?” kanpaina Alderdi Ederrean kokatuko da azaroaren 19tik 24ra bitartean eta bertan Gipuzkoako birziklatze eta berrerabiltze klusterreko 11 eragile presente egongo dira zeintzuk hondakinak lehengai gisa tratatzen dituzten eta hondakinekin produktuak nola ekoizten dituzten erakutsiko duten. 11:00etatik 19:00etara izango dira bertan, interesa dutenei beren lana erakusteko.
Hauek dira parte hartzen duten 9 eragileak eta erakutsiko dutena: Ekotrade (eraikitze eta eraiste hondakinak agregakin birziklatu bihurtzen ditu), Tecnum (abian dituzten proiektuen inguruko dibulgaziozko materiala, ekonomia zirkularra publiko orokorrari hurbiltzeko baliagarria), Euskal Herriko Unibertsitatea (hondakinak berreskuratzeko eta produktu zirkularrak sortzeko arloko proiektuak), Asmatu (ekonomia zirkularraren eta klima aldaketaren printzipioak proiektuaren fasean bertan txertatzea), Eko-REC eta Ekomodo (edukiontzi horietako hondakinen eraldaketa: ehun hariak, plastiko birziklatua, ontziak, autorako moketak, etab.), Kutxa Ekogunea (hondakinak produktu berrietan eraldatzen dituzte berrerabilpenean eta birziklatzean oinarrituz), Ekogras (olioa birziklatu eta material berrietan eraldatzen duen enpresa. Azken urteotan birziklatze lerro berriei ekin die ere, hala nola, kafe hondarrak edo kapsulak, esaterako), GHK (biohondakinak konpost bihurtzea), eta Ferrovial (ekonomia zirkularrean zerbitzuak eta azpiegiturak kudeatzen dituen enpresa).
Foru diputatuak aditzera eman du urteotan lan eskerga egin dela gaikako zabor bilketan eta hondakinen birziklatzean, 2000 urtea baino lehen %20tik beherako portzentajeak zeudelarik gaur egun (2018an) birziklatzea %52,4an gaude eta gaikako bilketan %56,91ean. Duela urte batzuk zabortegietan lurperatzen genuen hainbat hondakin mota birziklatu egiten dira orain, materia organikoa konpostatu egiten da eta, laster, energia berreskuratuko dugu. Hori dena aurrerapen handia da aldaketa klimatikoari aurre egiteko, baina, Ingurumen diputatuaren iritziz, beharrezkoa da beste urrats bat ematea. «Gipuzkoak aurrerapauso handia eman du gaikako zabor bilketarekin; orain hondakinak aberastasun eta enplegu iturri bihurtzeko garaia da» Asensiok, azkenik, dei bat egin die Gipuzkoako gizarteari eta sektoreko enpresei «indarrak batzeko eta, denen artean, hondakinak eta aldaketa klimatikoa aberastasuna eta enplegua sortzeko aukera bihurtzearren, Gipuzkoa jasangarriago batean».
Enpresa hauek osatuz, eta Ecoembesekin elkarlanean, herritar guztiei eta batez ere haurrei zuzendutako tailerra burutuko da, “birziklatzea erraza da” lemapean. Tailer honetan, edukiontzi horietara bota beharreko hondakinei jarriko zaie arreta; hau baita inpropio gehien sortzen duen frakzioa. Beraz, ekintza erraz baten bitartez hondakinak nola sailkatu behar diren azalduko da. Horretaz gain, gaur egun dauden ontzi mota guztien laginak egongo dira, gaika bildu eta edukiontzi horian sailkatzeko.
2475