“La vida en el límite de la vida” liburuaren hitzaldia Gipuzkoa Naturaldiaren eskutik
“La vida en el límite de la vida” liburuaren hitzaldia Gipuzkoa Naturaldiaren eskutik
Sebastián Álvarok eta Juan Mari Azpiazuk elkarrekin idatzitako liburuak, alpinista garrantzitsuen hausnarketa biziak jasotzen ditu.
José Ignacio Asensio: “Gipuzkoa Naturaldiaren helburua dela gure natura ezagutzera ematea, izan ere, ezagutzen ez dena ez da maitatzen eta maitatzen ez dena ez da zaintzen”.
Gipuzkoa Naturaldiaren eskutik, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko Departamentuak, “La vida en el límite de la vida” hitzaldia burutu du Donostiako Printzipe zinema aretoan. Liburuaren egileak izan dira bertan; Sebastián Álvaro kazetari, idazle eta alpinista, eta Juan Mari Azpiazu alpinista, idazle eta espedizionarioa. José Ignacio Ingurumeneko diputatua ere bertan izan da.
Beste behin Gipuzkoa Naturaldiak naturara gerturatzeko aukera luzatzen digu, oso modu berezian oraingoan, mendizaletasunaren ikuspegitik hain zuzen ere. Mendizaletasunaren historian barneratuko gara, ulertzeko, kiroletik haratago, mendizaletasun mota batek behintzat naturaren handitasuna mirestea eta babestea bere nortasunean txertatu duela.
“La vida en el límite de la vida” liburuarekin, posiblearen eta ezinezkoaren arteko limitean, bi amildegien artean, batzuetan zortzi mila metroetara daogen “heriotzaren eremuko” ezbeharrak astintzen dituzten alpinisten inguruko hausnarketak gerturatu dizkigute Sebastián Álvaro eta Jose Mari Azpiazuk. Bertan, balio eta espirituaren sendotasunean konfiatuz, hainbat drama eta porrot gainditu dituzten alpinisten sentimendu eta emozioak islatu dituzte. Hausnarketak, batzuk besteak baina ikusgarriagoak, baina, denak egiazkoak, gure egunerokoan ditugun hainbat arazoren gertukoak dira.
Horrez gain, Álvarok eta Azpiazuk ondare ikusgarri hau 40 minutuko ikus-entzunezko batean islatu dute, alpinista izan edo ez, mendia edozein pertsonentzako bizitza eskola moduan aurkezten dutelarik. Mendien masifikazioaz eta (Gipuzkoa barne) biztanlerik ez duen planetako eremu naturalaren zati handi baten ingurumen arriskuen inguruan ere hitz egin digute.
Liburu honek alpinista garrantzitsuen hausnarketa biziak jasotzen ditu eta horietako asko muturreko esperientzietan dute jatorria. Bizitza bere horretan ulertzen laguntzen gaituzte, zailtasun eta porrotez betea, poz eta pasioz, esnatzera bultzatzen gaituztenak, bizitza abentura gisa bizitzera. Hausnarketa guzti hauek planetako paisai hunkigarrien argazkiekin batera azalduko dituzte.
Gipuzkoa Naturaldia kalitatezko eta sormenezko Naturaren defentsarako ekitaldia da, herritarrei zuzendua, lurraldeko hainbat egoitzetara zabaltzen dena urtean zehar, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak antolatutako programarekin eta Gipuzkoan Naturaren esparruan lanean ari diren hainbat agenteen partaidetzarekin. José Ignacio Asensio Ingurumeneko diputatuak azaldu du Gipuzkoa Naturaldiaren helburua dela gure natura ezagutzera ematea, “izan ere, ezagutzen ez dena ez da maitatzen eta maitatzen ez dena ez da zaintzen”.
1397