«Pasaiako Lonja eraikitzeko lanak portuaren ardura dira», gogorarazi du Mugikortasuneko eta Lurralde antolaketako Foru Diputatuak
«Pasaiako Lonja eraikitzeko lanak portuaren ardura dira», gogorarazi du Mugikortasuneko eta Lurralde antolaketako Foru Diputatuak
«Pasaiako Lonja eraikitzeko lanak portuaren ardura dira», gogorarazi du Mugikortasuneko eta Lurralde antolaketako Foru Diputatuak
2015az geroztik, Mugikortasuneko eta Lurralde Antoketako Departamentuak 12 milioi euro inguru bideratu ditu Pasaiako badiako udalerriak berroneratzeko; horietatik 1.796.692, lonjaren ingurua urbanizatzeko legealdi honetako obrei dagozkie.
2021/06/02
"Ez dugu Pasaialdea ahaztu, eta bertako herritarrentzat etorkizuna eraikitzen jarrituko dugu; argi eta garbi adierazten dute hori gure aurrekontuek" adierazi du foru diputatuak.
Foru arduradunak gogorarazi duenez, bere departamentuaren egitekoa lanak finantzatzea da, eta Portuko Agintaritza da proiektuen eta horien betearazpenaren erakunde eskuduna.
Rafaela Romero Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako foru diputatuak agerraldia egin du gaur goizean Batzar Nagusietako batzordean, Pasaiako lonjako obren eta Herrera hegoaldeko pabilioien egoerari buruzko azalpenak emateko, izan ere, Aldundia lan horiek finantzatzera mugatu da.
Bere hitzaldian gogorarazi duenez, Portu Agintaritzako lehendakaritzari dagokio argibideak ematea: "Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak ez du harremanik ez lonja eraiki duen enpresarekin, ezta bere zuzendaritza organoarekin ere, eta ez dakigu zein diren obrak egiteko hitzartutako epeak edo atzerapenaren arrazoiak".
Azaldu duenez, lonjaren estalkiari buruz jasotako informazio guztia informala izan da, eta "orain arte, ez Portuko Agintaritza eta ez Pasaiako Udala ez dira formalki Departamentura zuzendu proiektu edo aurrekontu batekin".
Romerok, hala ere, Aldundiak Pasaia eta badia urbanizatzeko proiektuarekiko duen konpromisoa azpimarratu nahi izan du. Proiektu hori hainbat jardueratan gauzatu da, bai legegintzaldi honetan, bai aurrekoan.
Foru diputatuak gogorarazi du ia 9 milioi euro bideratu direla 2015-2019 legegintzaldian Pasaiako badiako udalerriak berroneratzeko jardueretara. Kopuru horri beste 600.000 euro inguru gehitu behar zaizkio, 2020ko diruz lagundutako jarduketetarako, eta 400.000 euro, Ondartxoko mendi hegala egonkortzeko 2021ean egindako lanetarako. Guztira 11.780.658 euro xedatu dira 2015az geroztik gaur arte, berroneratzeko laguntza publikoa behar zuen eremu honetan esku hartzeko.
2019tik 2022ra Pasaiako Portu Agintaritzari Lonjaren ingurua urbanizatzeko obretarako emandako diru-laguntza 1.796.692 eurokoa izango da.
"Konpromiso irmoa dugu Pasaiako badiako udalerriak gizarte aurreratu baten beharretara egokitzeko. Ez dugu gure lurraldearen zati hau ahaztu, eta Pasaialderako etorkizuna eraikitzen jarrituko dugu; argi eta garbi adierazten dute hori gure aurrekontuek" adierazi du foru diputatuak.
Azkenik, Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako diputatuak deialdi bat egin du "erakunde arteko lankidetzarako, Pasaialdea berrasmatzen modu koordinatuan lan egiteko, herritarrek merezi duten ingurunearen alde eginez, gizarte eta negozio eredu berriei erantzungo dien ingurune baten alde, hain zuzen".
1463