“Txara I -eko balorazio zentroarekin, eskualdekako zentro bat izateko helburua lortu dugu”
“Txara I -eko balorazio zentroarekin, eskualdekako zentro bat izateko helburua lortu dugu”
Urtean disgaitasun eta mendekotasuneko 24.000 balorazio egiten dira Gipuzkoan
Disgaitasuna eta mendekotasunaren balorazio zentro zabaldu berria bisitatu du Maite Peña gizarte politikako diputatuak, alor horretako teknikariekin batera. Txara I eraikinean dago zentro berri hau eta garrantzi berezia duela azaldu du Peña diputatuak: “ Zentro honekin, eskualde bakoitzean balorazio zentro bat izateko helburua lortu dugu”, esan du.
Gipuzkoan, guztira, disgaitasunaren balorazio medikua egiteko sei zentro daude eta gizarte politikako diputatuak horixe azpimarratu du: “erabiltzaileei erraztasunak jarri behar dizkiegu eta balorazioak euren etxetik ahalik eta gertuen egin, eta horregatik egin dugu eskualdeka zentro bana jartzeko ahalegina”, azaldu du Peñak. Urtean 24.000 balorazio egiten dira.
1855