10 lagun gehiago sendatu dira Gipuzkoako adineko pertsonen egoitzetan, bi pertsona hil dira eta seik eman dute positibo Covid-19n
10 lagun gehiago sendatu dira Gipuzkoako adineko pertsonen egoitzetan, bi pertsona hil dira eta seik eman dute positibo Covid-19n
10 lagun gehiago sendatu dira Gipuzkoako adineko pertsonen egoitzetan, bi pertsona hil dira eta seik eman dute positibo Covid-19n
Lurraldebusek Bilboko aireportuarekin lotura egiten duten autobus-lineak eten ditu
Eider Mendoza foru bozeramaileak Gipuzkoako adineko pertsonen egoitzetako azken orduko egoeraren berri eman du, eta jakinarazi du 10 lagun gehiagok gainditu dutela gaixotasuna, bi pertsona hil direla eta seik eman dutela positibo Covid-19n. Mendozak adierazi du dagoeneko 64 adineko pertsona sendatu direla, eta horietatik bost Donostiako Gurutze Gorrian zeudela, osasun egoera delikatuaren ondorioz, eta haur eraman dituztela bueltan euren egoitzara, Tolosako Iurreamendira.
Bestalde, bi lagun zendu dira azken orduetan Eibarko Egogain egoitzan eta Zumarragako Argixaon, eta sei gehiagok eman dute positibo. Beraz, 5.425 lagun artatzen diren Gipuzkoako adineko pertsonen 65 egoitzetan, 127 pertsona hil dira, 290 Covid-19n positibo emanda daude eta 64 sendatu dira. 16 izaten jarraitzen dute kasu positiborik ez duten egoitzak, 41 lagun Donostiako Gurutze Gorriaren zentroan daude eta 35 ospitaleratuta.
Desgaitasuna duten pertsonen zentroei dagokienean, kasu positiboak zituzten lau zentroetatik, bitan jada ez dute batere: Hondarribiako Uliazpin, non 13 positibo zeuden, eta Donostiako Berri 1en, non pertsona batek eman zuen positibo. Bi dira gaur egun kasu positiboak dituzten zentroak, Donostiako Uliazpiren zentroan bat, eta Donostiako Izan beste bat, kutsatu ziren bietatik bat sendatu baita.
Beste alde batetik, bozeramaileak jakinarazi du azken egunean inspekzioak egin direla Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Osasun Sailaren eskutik, Aita Menniren aldetik aholkularitza teknikoaz gain, zentro hauetan: Aldakonea (Donostia), San Pedro (Pasaia), Santiago (Villabona), San Juan Bautista (Andoain), San Gabriel (Hondarribia), Inmanulada (Irun), San Jose (Azkoitia) eta Gisasola (Zestoa). Era berean, desinfekzioak egin dira gaur Arangoitin (Beasain) eta San Josen (Ordizia), eta bihar egingo dira San Andresen (Eibar) eta Santa Cruzen (Legazpi), foru suhiltzaileen eta Donostiako Udalekoen, DYAko boluntarioen eta ekipo profesional espezializatuen eskutik.
Bilboko aireportuarekin konexioa
Covid-19aren egoeren bilakaerari lotuta, datorren astelehenetik aurrera, hilak 20 eta abisu berririk izan arte, Mugikortasun eta Lurralde Antolaketa departamentuak erabaki du bertan behera utziko dituela Lurraldebusen autobus-lineen zerbitzu hauek: Bilboko Aireportura, DO50B Donostia>(Zarautz)>Bilboko Aireportua eta DG56B Arrasate>Bilboko Aireportua.
Aurre erosketarekin, apirilaren 20an linea horietakoren bateko zerbitzuren batean bidaiatzeko txartela eskuratu duten pertsona guztiek, bidaia egin ahal izango dute.
Atzeratu ezin daitezkeen egoeren ondorioz bidaiatu beharrean dauden pertsonek, Lurraldebusen Bilborako linea eta Bilboko Aireportura joateko Bizkaibusen A3247 linea erabiliz egin ahalko dute.
2034