12 egunez jarraian ez da heriotzarik eman adinekoen egoitzetan
12 egunez jarraian ez da heriotzarik eman adinekoen egoitzetan
Azken orduetan sei lagunek gehiagok jaso dute mediku alta eta Eibarko San Andres eta Arrasateko Iturbide zentroak ere COVID-19 gabe geratu dira.
Gipuzkoako adineko pertsonen egoitza sarean, 65 zentroz eta 5.425 plazaz osatuta dagoena, azken orduetan ere ez da heriotzarik eman, jada 12. egunez jarraian, eta ez da COVID-19 kasu positibo berririk ere atzeman. Beste alde batetik, sei lagunek gehiagok jaso dute mediku alta Aretxabaletako GSR Debagoiena zentroan (4), Eibarko San Andresen (1) eta Arrasateko Iturbiden (1).
Horregatik, San Andres eta Iturbideko altekin, bi zentro horiek ere COVID-19 gabe geratu dira, eta jada 14 dira, izan ondoren, kasu aktiborik ez duten egoitza zentroak: Tolosako Iurreamendi, Eibarko Egogain, Irungo Caser Residencial Anaka, Zarauzko Santa Ana, Hondarribiko Caser Residencial Betharram, Zumaiako Otezuri, Donostiako Aita Etxe, Beasaingo Arangoiti, Donostiako La Paz, Ordiziako San Jose, Zumarragako Argixao, Eskoriatzako Jose Arana, Eibarko San Andres eta Arrasateko Iturbide.
Gaur arte, Gipuzkoako adineko pertsonen egoitza sarean, 373 lagunek gainditu dute gaixotasuna, 167 zendu dira eta 22 dira diagnositko positiboarekin daudenak, hurrenez hurren, %66,3a, %29,7a eta %4a. Bi bakarrik dira COVID-19 kasu aktiboak dituzten zentroak Gipuzkoan eta pertsona bat dago ospitaleratuta.
1572