Breadcrumb

Asset Publisher

Back 15.000 euro MUGI txartelak kargatzeko pertsona migratzaile eta errefuxiatuekin lan egiten duten elkarteei

15.000 euro MUGI txartelak kargatzeko pertsona migratzaile eta errefuxiatuekin lan egiten duten elkarteei

4 elkartek 15.000 euro jasoko dituzte MUGI txartela gizarte-babeseko sistematik kanpoko pertsonen artean banatzeko, horietako gehienak migratzaileak eta errefuxiatuak.

Reunión de los diputados con miembros de las asociaciones

Lau gizarte elkartek guztira 15.000 euro jasoko dituzte MUGI txartelak kargatzeko, babes sozialeko sistematik kanpoko pertsonen artean, gehienak pertsona migratzaileak eta errefuxiatuak. Gaur goizean, Mugikortasuneko diputatu Rafaela Romero eta Kultura, Gazteria eta Kiroletako diputatu Harkaitz Millan Gipuzkoako Foru Aldundiko Urkixo aretoan bildu dira Caritas Gipuzkoa, SOS Arrazakeria, Zehar Errefuxiatuekin eta Gurutze Gorriko ordezkariekin, dirulaguntza emateko. 

Garraio publikoa oinarrizko tresna da bestelako baliabideak eskuratzeko eta, ondorioz, baita aipatutako elkarteek beren eguneroko lanean laguntzen dituzten pertsonen integrazio soziala errazteko ere. Hartara, dirulaguntza honekin indartu nahi da akonpainamendu hori eta bermatu onuradunen mugikortasuna, besteak beste, lana edo etxebizitza bilatzerakoan. 

Elkarteetako ordezkariek adierazi dutenez, MUGI txartelak kargatzeko 15.000 euro horiek zuzenean iritsiko zaizkie ehunka pertsonari, nagusiki baliabiderik ez duten eta babes sozialeko sisteman sartzeko zailtasunak dituzten jatorri atzerritarreko emakumeei eta guraso bakarreko familiei.

Aldundiko mugikortasuneko arduradun Rafaela Romeroren hitzetan, «agerian uzten du beste behin ere MUGI txartelaren funtzio soziala eta garraioak funtsezko ondasun gisa duen balioa. Garraio publikoa funtsezko ondasuna da Gipuzkoa ekonomikoki eta sozialki egituratzeko eta kohesionatzeko». 

Bestalde, Harkaitz Millanek adierazi du «mugikortasuna askatasunetik abiatzen da, errefuxiatu eta migratzaile ahulenei beren bizi-proiektuak garatzeko eta gure gizarteari laguntzeko aukera ematen baitie».


Aipatutako 15.000 euroak honela banatuko dira:

- Caritas: 5.200 euro
- SOS Arrazakeria: 3.500 euro.
- Zehar Errefuxiatuekin: 3.800 euro.
- Gurutze Gorria: 2.500 euro


 

  

2841