Breadcrumb

Asset Publisher

Back 18 milioi euro Gipuzkoan desgaitasuna artatzen duten elkarteentzako

18 milioi euro Gipuzkoan desgaitasuna artatzen duten elkarteentzako

Foru Aldundiak hitzartuta dituen lau plazetatik bat desgaitasuna duten pertsonak artatzeko dela gogorarazi du Imanol Lasak

Diputatuen Kontseiluak 18 milioi euro pasatxoko aurrekontua onartu du Aspace, Atzegi, Gautena eta Fundación Goyeneche  elkarteekin dituen hitzarmenak berritzeko. Urtarrilaren batean, desgaitasun arloko koordainketa sartu zen indarrean eta honek orain arteko hitzarmenak berritu behar izatea ekarri duela azaldu du prentsaurrekoan Imanol Lasa foru bozeramaileak.

“Orain arte, erabiltzaileek ordaintzen zutena kontuan hartu gabe, prezio bat ordaintzen zitzaien elkarte hauei; dekretu berriarekin, erabiltzaile bakoitzak ordaintzen duena kontuan hartuta, elkarteek eskaintzen duten zerbitzu bakoitzeko tarifa kalkulatzen da, eta diru hori ordaintzen zaie elkarteei”, argitu du. Horrek zerbitzuen prezioak bateratzea ahalbidetuko du, eta aldaketa hau onuragarria izango da erabiltzaile gehienentzat.

Gaur adostutako hitzarmen hauek 10 plaza berri sortzea aurreikusten dute; 8 Atzegik Bergaran irekiko duen etxebizitzan, eta beste bi Fundación Goyenechen, Atzegik irekiko duen pisuko erabiltzaileei zerbitzua emateko.  “Desgaitasuna duten pertsonei eta euren familiei arreta eta zerbitzu egokiak eskaintzea oso garrantzitsua da gobernu honentzat”, azaldu du Lasak. Ildo horretan, gogorarazi du hitzartuta dituen lau plazetatik bat, desgaitasuna duten pertsonei zuzenduta dagoela: “Kontzertatutako 9.873 plaza eskaintzen ditugu guztira, eta horietatik 2.544 desgaitasuna dutenei zuzendutakoak dira”.

  

2146