2025eko Foru Egutegia “Gipuzkoaren nortasunaren isla” izango da
2025eko Foru Egutegia “Gipuzkoaren nortasunaren isla” izango da
Azalean, Jose Angel Amuchasteguiren kolore biziko Arantzazuko Santutegiko barnealdearen argazkia agertuko da
Gipuzkoako Foru Aldundiak 2025eko egutegia aurkeztu du, eta haren azala Jose Angel Amuchasteguiren argazki koloretsu ikusgarriak hartuko du. Argazkiak Arantzazuko santutegiko kriptara jaisteko eskaileraren beiratearen argi eta koloreen jolasa islatzen du, lurraldeko ondare kulturala erakutsiz. Ohiko moduan, urte amaieran banatuko da egutegia, bai Foru Jauregian eta bai Gipuzkoako hainbat lekutan. Argazki irabazleak 1.000 euroko saria jaso du, eta urteko hilabete bakoitza irudikatuko duten 12 argazkietako bakoitzak 250 euroko saria jasoko du. Gipuzkoako Argazki Elkarteko epaimahaiko kide Jose Luis Garcia de Madinabeitiaren arabera, 2025eko egutegia “bisualki oso erakargarria eta Gipuzkoaren nortasunaren isla” izango da.
Aurtengo lehiaketa fotografikoa Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Gipuzkoako Argazki Elkarteak antolatu dute, eta “Gipuzkoa 1000 urte” leloa izan du. Irailaren 1etik 30era egin zen lehiaketan, 272 parte-hartzailek guztira 644 argazki aurkeztu zituzten, Gipuzkoako txoko eta leku ezberdinen esentzia harrapatuz. Irune Berasaluze foru bozeramaileak azpimarratu duenez, deialdi honek Gipuzkoa izena dokumentu batean lehen aldiz aipatu zeneko mila urteko efemeridea omendu nahi izan du eta herritarrei lurraldearen iragana, oraina eta etorkizuna nola ikusten duten islatu dezaten gonbidatu zaie. “Emaitza harrigarria eta oso anitza izan da”, adierazi du Berasaluzek, parte-hartze zabala eskertuz.
Sormen eta kalitate maila handia
Foru Aldundiko eta Gipuzkoako Argazkilaritza Elkarteko ordezkariek osatutako epaimahaiak, lanen kalitate artistikoa, teknikoa eta gaiarekiko interpretazioa baloratu dituzte. Jose Luis Garcia de Madinabeitia epaimahaiko kideak nabarmendu duenez, “edizio honetako maila tekniko eta sortzailea oso altua izan da, eta argazki askok sormen handia erakutsi dute lehiaketako baldintzak betez”. Halaber, proposamenen aniztasunarengatik aukeraketa prozesua bereziki aberasgarri egin duela azpimarratu du.
20 argazkiren lehen hautaketa egin ondoren, epaimahaiak 13 finalista aukeratu ditu: bat azalerako eta urteko hilabete bakoitza irudikatzeko beste 12. 7 argazkik finalista gisa aitortza jaso dute.
SARIDUNEN ZERRENDA
· Urtarrila – Luis Martínez (La Concha hondartza)
· Otsaila – Jon Andonegi (Aizkorri)
· Martxoa – Xanti Esnaola (Getaria)
· Apirila – Imanol Zubiaurre (Kakuta, Azkoitia)
· Maiatza – Aitor Agirrezabal (Legazpi)
· Ekaina – Paul Montero (Akaitz Txiki Haitzuloa, Ataun)
· Uztaila – Joxerra Txintxurreta (Aizpea, Zerain)
· Abuztua – Laza González (Beasain)
· Iraila – Juan Mari Ibarzabal (Astigarraga)
· Urria – Zana Bosnic (Gaintza)
· Azaroa – Simon Arrigain (Pasaia)
· Abendua – Jokin Izar (Zarautz)
· Azala – José Ángel Amuchastegui (Arantzazu, Oñati)
1911