28 egun heriotzarik gabe eta 22 egun positiborik gabe egoitzetan
28 egun heriotzarik gabe eta 22 egun positiborik gabe egoitzetan
Oraindik ere zentro batek ditu COVID-19 kasu positiboak, eta sei pertsonak jarraitzen dute diagnostiko positiboarekin.
Eider Mendoza foru bozeramaileak Gipuzkoako adinekoen egoitzen egoeraren balantzea egin du, eta azken bi egunetan Gipuzkoako 65 egoitzetan ere ez dela aldaketarik izan adierazi du COVID-19ari dagokionean; beraz, 28 egun dira jarraian heriotzarik eman ez dela eta 22 egun kutsatu gehiagorik gabe.
Martxoaren 19an lehen positiboak atzeman zirenetik, 389 adinekok gainditu dute gaixotasuna, 167 pertsona zendu dira eta sei dira egoitza-zentro bakar batean diagnostiko positiboarekin jarraitzen dutenak; %69,2, %29,7 eta %1,1, hurrenez hurren. Gaur egun, inork ez du ospitale-arretarik behar, eta gaixorik jarraitzen duten pertsona guztiak egoitzan bertan artatuak izaten ari dira.
Gaur arte, 15 dira kasu positiboak izan ondoren COVID-19 gabe geratu diren zentroak: Tolosako Iurreamendi, Eibarko Egogain, Irungo Caser Residencial Anaka, Zarauzko Santa Ana, Hondarribiko Caser Residencial Betharram, Zumaiako Otezuri, Donostiako Aita Etxe, Beasaingo Arangoiti, Donostiako La Paz, Ordiziako San Jose, Zumarragako Argixao, Eskoriatzako Jose Arana, Eibarko San Andres, Arrasateko Iturbide eta Donostiako Berra.
1429