Breadcrumb

Asset Publisher

Back Uda egonaldietarako 357 plaza 14-17 urte bitarteko gazteentzat

Uda egonaldietarako 357 plaza 14-17 urte bitarteko gazteentzat

Gai jakin batzuen inguruko aisia eta abenturako jarduerez osatutako egonaldi programa

Gai jakin batzuen inguruko aisia eta abenturako jarduerez osatutako egonaldi programa honen helburu nagusia da Gipuzkoako gazteei beren aisialdi-astialdiak modu aberasgarrian igarotzen laguntzea.

Gipuzkoako Foru Aldundiak 20 urte baino gehiago daramatza programa hau eskaintzen, eta Haurren, Nerabeen eta Gazteen Sustapenerako Zerbitzuaren gizarte eta heziketa jardueren udako eskaintzari dagokio, 7-13 urte bitarteko neska-mutilentzako Udalekuak programarekin batera.

Aurtengo jarduerak uztailean eta abuztuan egingo dira eta 7, 10 eta 12 eguneko oporraldiak izango dira. Kanpaina honetako zenbait txanda, beste  autonomia-erkidego batzuekin koordinatuta egingo ditugu; zehazki, Madril, Extremadura, Gaztela-Mantxa, Gaztela eta Leon, baita Nafarroako Foru Komunitatearekin  eta Arabako Aldundiarekin ere.

Eskaintzen ditugun plazetatik 106k gaztelania izango dute komunikazio hizkuntza eta programako 236 plaza euskaraz izango dira. Azkenik, 15 plaza, frantses eta gaztelerazko txanda batean izango dira.  

Ekintza asko eta era askotakoak izango dira. Abenturako jarduerez gain, kulturalak eta ludikoak ere egiten dira oporraldietan, esate baterako: mendi-ibilaldiak, eskalada, uretako jarduerak (piragua, bela, urpeko igeriketa, raftinga,...), tailerrak, kultura-ibilaldiak.

Gipuzkoako Foru Aldundiak 15 plaza eskainiko ditu Atlantiar Pirinioetako neska-mutilekin trukea egiteko. Txanda hau Atlantiar Pirinioetako Departamentuarekin batera osatu da, Gipuzkoako kanpo Harremanetarako Zuzenbidearekin elkarlanean. Helburua da elkarrekin bizitzen ikastea, mugaz gaindiko ezagutzan sakontzea eta frantsesa ikastea.

Beren sormena eta alderdi artistikoa askatu nahi duten gazteei dagokienez, alde batetik, parte hartu ahal izango dute musikari lotutako Gasteizko “Gazte Rock” udalekuan, beste autonomia-erkidego batzuetako gazteekin batera (Araba, Madril, Extremadura eta Galizia); eta bestetik, Hondarribian arte eszenikoen inguruan eta zehazki antzerkian oinarrituta antolatu diren udalekuetan, gazte nafar eta arabarrekin batera.

Dena den, txanda guztietan mota ezberdinetako ekintzez osaturiko programazioa izango dute, hau da, ekintza hezitzaileak, aisialdikoak, kirolak, kultur bidaiak eta taldeko ekintzak; eta guztiak harremanak nahiz aberastasun pertsonala garatzeko asmoz burutuko dira.

 

ESKAINTZA:

 

14-15 urte bitartekoentzat (2002-2003)

 

Hizkuntza          Lekua                                            Data

                                                   

Euskara             Son Bou-Menorca                         uztailak 1-7

Euskara             Piles-Valentzia                              uztailak 1-10

Gaztelania         Condemios-Guadalajara               uztailak 1-10

Frantsesa            Lescun – Pirinio Atlantiarrak          uztailak 17-26

 

16-17 urte bitartekoentzat (2000-2001)

 

Hizkuntza          Lekua                                            Data

 

Gaztelania         Gazte Rock-Araba                         uztailak 1-12

Euskara             Son Bou-Menorca                         uztailak 9-15

Euskara             Benicassim-Castellón                    uztailak 21-30

 

 

14-17 urte bitartekoentzat (2000-2003)

 

Hizkuntza                   Lekua                                                              Data

 

Gaztelania                  Baños de Montemayor-Extremadura             uztailak 1-10

Gaztelania                  Las Dehesas - Madrid                                     uztailak 11-20

Gaztelania                  Navarredonda - Ávila                                      uztailak 11-20

Euskara                      Doneztebe-Nafarroa                                       uztailak 12-21

Euskara                      Hondarribia-antzerkia                                    uztailak 23-abuz. 1

Euskara                      Zarautz-Surf                                                    uztailak 23-29

                                                                                                           Abuztuak 1-7

Euskara                      Hondarribia Paddle-Surf                                 Abuztuak 1-7

 

 

Jarduera berezi guztiak begirale espezializatuek gainbegiratuta eta gidatuta egiten dira, behar dituzten segurtasun-neurriekin beti.

Kuotei dagokionez, horietan sartuta dago mantenu osoko egonaldia, ekintzak gauzatzeko dinamizazio-zerbitzua, istripuetarako asegurua eta erantzukizun zibilekoa eta joan-etorriko garraioa.

Aurtengo kanpainan, ordainketa-kuota progresiboak aplikatuko dira. Parte-hartzaile bakoitzak ordaindu beharreko kuota 2015. urteko errenta-aitorpenaren arabera kalkulatuko da. Diru-sarreren araberako tarteak finkatuko dira, eta kuotak tarte horietara egokituko dira. 2017. urteko kuotak honako hauek izango dira:

 

                                               Arrunta                    F. ugariak     F. ugari bereziak

7 egun                                  163€                          114€              81€

10-12 egun                         226€                          158€              113€

 

Gipuzkoako Foru Aldundiak hobariak emango dizkie Gizarte Larrialdiko Laguntzak eta Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzen dituzten familietako gazteei, kide guztiak langabezian dituztenei eta gurasobakarretakoei.

 

Izena bakarka edo gehienez ere hiru laguneko taldeetan eman daiteke martxoaren 20tik 30era. Internet bidez edo Udako Programen bulegoan (Gaztegunea. Anoeta 28. Donostia). Apirilaren 3an eta 4an begiratu ahal izango dira zozketarako onartutakoak, bai izena emateko lekuetan, bai eta Interneten ere (ikus folletoa web orrian); eta erreklamazioak aurkeztu ahal izango dira.

Zozketa jendaurrean eta notario aurrean egingo da, apirilaren 6an.  Arratsalde horretatik bertatik jakinaraziko dira emaitzak kanpainan parte hartzen duten bulegoetan eta Interneten.

Gipuzkoako zenbait udal zerbizuetan eta Gaztegunean banatu diren 3.500 folleto argitaratu dira. Aipatu folletoa zein bulegoetan jaso dezakezuen, web orrian ikus daiteke.

Amaitzeko, aurreko urteetan parte-hartzaileei egindako galdeketaren arabera, honako hau izan zen gogobetetze-maila: 0tik 10erako eskalan (txarrenetik onenera) batez besteko balorazioa 8,8 puntukoa da, oso ona; eta azpimarratzekoa da kanpainaz kanpaina balorazio horri eutsi zaiola.

  

1735