Breadcrumb

Asset Publisher

Back 70 erakusketari Go Mobility-ren lehen edizioan

70 erakusketari Go Mobility-ren lehen edizioan

Michael Liebreich eta Claudia Peñaranda bezalako erreferentziazko hizlariek hartuko dute parte azaroaren 27 eta 28an Ficoban ospatuko den mugikortasun jasangarriko azokan.

70 dira Go Mobility-n parte hartuko dutela baieztatu duten erakusketariak, eta orain arreta bisitari profesionalen bilaketan dago jarrita. Bisitari profesional hauek aukera izango dute enpresa erakusketariak ezagutzeko eta hauekin harremanetan egoteko, baita zentro teknologikoekin, administrazioekin, formakuntza zentroekin eta Europa mailan erreferente diren start-up-ekin, inbertsio beharrak aseko dituzten soluzio berritzaileak ezagutzeko aukera izanez.

Go Mobility-k, etorkizuneko mugikortasun jasangarriko Europa Hegoaldeko erakusketa industrialaren lehen edizioak, komertzializazio prozesua ia amaitutzat ematen du, mugikortasun iraunkorrari eta energia metaketari lotuta dauden profesional eta enpresei zuzenduta dagoena.

Go Mobility – Basque Sustainable Mobility Exhibition, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Orekako departamentuak bultzatzen du, eta Mugikortasun Elektrikoaren Industria Garapenerako Gipuzkoako Estrategiaren markoan kokatzen da.

Lehen mailako hizlariak

Erakusketari zein bisitarientzat, Go Mobility-ren hitzordu erakargarrienetako bat hizlari-taldearen eskutik dator. Horien artean, Michael Liebreich bezalako adituak daude, Liebreich Associates-eko lehendakaria eta CEO, ezagunagoa Bloomberg New Energy Finance-aren sortzaile bezala –energia eta garraio garbien inguruko informazio eta ikerkuntzan liderra mundu mailan. Londreseko Garraio batzarreko kidea da, Imperial College-eko irakasle bisitaria eta Nazio Batuen Energia Jasangarria Guztiontzat ekimeneko maila altuko taldeko kidea.

Claudia Peñarandak ere bere parte-hartzea konfirmatu du, Venezuelako arkitektoa, hirigintzan doktorea eta Londreseko metropoli inguru osorako bizikleta-bideen sare estrategikoa definitu eta lehenetsi zuen taldeko zuzendaria, 2015 eta 2017 bitartean. Gaur egun, hazkunde jasangarrirako plan estrategikoak prestatzen dihardu eta azpiegitura handiko garraio-proiektuetarako bideragarritasun planen produkzioaren gestioaz arduratzen da, etxebizitza berrien planifikazioa garraio publikoarekin eta bizikleta bideen sarearekin uztartuz.

Ordezkaritza aberatsa Markel Place-n

Praktika onak eta arrakastadun kasu eta proposamenak ezagutzeko helburuarekin, Go Mobility-k hainbat ekimen jarri ditu martxan erakusketaren programa osatze aldera. Horietako bat da Markel Place, mugikortasun jasangarrian erronka ezberdinak planteatzen dituzten hirien, eta produktu eta zerbitzu zehatzak eskaintzen dituzten enpresen arteko harremana areagotzea bilatzaen duena.

Hiri horiek artean daude Eskoziako Dundee, ibilgailu elektrikoen Europako hiri lagunkoiena izendatu dutena, Dublin, Burdeos, Bilbo, Kopnehage, Tesalonica, Gasteiz eta Irun. «Elevator Pitch» (aurkezpen laburra) formatuan aurkeztuko dituzte euren erronkak eta enpresa pribatuekin bilduko dira etorkizuneko balio altuko lankidetza sustatuz, mugikortasun jasangarriaren alorrean.

  

1457