A-15 errepidea itxi egingo da apirilaren 15 gauean
A-15 errepidea itxi egingo da apirilaren 15 gauean
Olandixoko tuneleko lanak GI-2620 errepidean mozketak eragingo ditu
Gipuzkoako Foru Aldundiak ohiko egokitzen lanak egingo ditu A-15 autobideko instalazioetan, Belabietako tuneletan daude horietako batzuk eta, lana hauek egin ahalz izateko beharrezkoa izango da zirkulazioa erabat moztea.
Aureikusitako lanak egin ahal izateko, nahitaezkoa da A-15 errepidea Iruñako norazkoan gau batean zehar moztea, Sorabillako (Andoain) lotunetik aurrera, apirilaren 15eko 22:00etatik 16ko 06:00etara.
A-15 errepidea Iruñerako noranzkoan erabili behar dutenek Sorabillako lotunean bira eman beharko dute, N-I errepidean zehar jarraitu, eta, ondoren, GI-2130 errepidea hartu beharko dute Tolosan eta ibarran eta A-15era sartu Berastegiko lotunean.
GI-2620 Olandixo
Gipuzkoako foru Aldundia artapen-lanak egiten ari da GI-2620 errepideko instalazioetan. Horietako batzuk Olandixoko tunelaren barruan daude eta nahitaezkoa da zirkulazioa zentzu batean moztea
Aurreikusitako lanak egiteko, GI-2620 errepideko zirkulazioa moztu behar da Mugarrietako biribilgunearen eta Markuleteko biribilgunearen artean. Apirilaren 14ean Eskoriatzako zentzuan itxiko da, 08:30etatik 13:00etara eta 15:00etatik 21:00tarako tarteetan. Apirilaren 15ean, berriz, Aramaioko zentzuan itxiko da errepidea ordu tarte berdinean, hau da, 08:300etatik 13:00etara eta 15:00etatik 21:00etara.
Ordezko bide gisa, GI-2620 errepidearen zeharbide zaharra erabiltzea gomendatzen da, Mugarrietako eta Markuleteko biribilguneen artean.
1770