Breadcrumb

Asset Publisher

Back Coro Fuentesek jaso du Carmen Adarraga lehen saria

Coro Fuentesek jaso du Carmen Adarraga lehen saria

Kultura eta Kirola Departamentuak beren jarrera eta ibilbideagatik nabarmendu diren emakume kirolariak saritzeko sortutako Carmen Adarraga saria jaso du Coro Fuentesek.

Berrogeita hamar urtetik gora darama atletismoan, eta, Espainiako dozena luze bat errekorrekin erretiroa hartu ondoren, orain gaztetxoak entrenatzen ditu

"Deitu eta esan zidatenean saria emango zidatela, ezin nuen sinetsi. Hura zirrara!". Aire librean bost aldiz Espainiako txapelduna izan den Coro Fuentesen hitzak dira. Espainiako lehen emakumea izan zen junior mailako Europako Txapelketa batera joan zena gutxieneko marka lortu ondoren, eta maila absolutuko Europako Txapelketara joan ziren hiru lehen emakumeetako bat da. Lasterketak utzi ondoren, Fuentesek erabaki zuen atletismoan jarraitzea, eta gaur egun ere tartanetik gertu jarraitzen du gaztetxoei elitera iristen laguntzen, nahiz eta garbi duen, atletak baino, pertsonak hazi behar dituela. Fuentesek 17 aldiz gainditu zituen Espainiako hainbat errekor, maiz berak zituenak aurretik, eta, ondorioz, Gipuzkoako atletarik onena hautatu zuten 1969an eta 1970ean. Bere errekorrak 400 metroan, 800 metroan, 1.000 metroan eta 1.500 metroan izan ziren.

Denis Itxasok emango dio Lehen Saria Coro Fuentesi, arratsaldeko zazpietan Hernaniko Orona Ideon egingo den ekitaldi batean. Carmen Adarraga Sari-Omenaldiarekin, Aldundiko Kultura eta Kirolak Departamentuak edozein garaitan nabarmendu den emakumezko kirolari baten ibilbidea eta jarrera aitortu nahi ditu. Helburua da urtez urte eta egunez egun kirolaren munduko hurrengo emakume belaunaldiei bidea zabaltzeko lan egiten duten emakumeei eta erakundeei beren ibilbidea aitortzea. Aitortza honetarako, Coro Fuentesek Ricardo Ugarte eskultorearen obra bat jasoko du.

Itxasok Foru Aldundiak berdintasunarekiko duen konpromiso tinko eta sendoa azpimarratu du, eta azaldu du Aldundiak aitortu nahi izan duela hainbat eta hainbat emakumek kirolean egiten duten lana, onena ematen eta lorpen garrantzitsuak erdiesten, borroka bikoitza eginez, kirolak jartzen dituen hesiei eta gehiagori aurre eginez.  “Uste dugu aitorpen hau bidezkoa dela eta erreferentzia izan behar dela bihar-etzi horrelako sariak beharrezkoak izan ez daitezen”, esan du Itxasok.

Orobat azaldu du Itxasok sariaren izenaren zergatia.  Carmen Adarraga Gipuzkoako kirolean aitzindari izan zen, salgaien artean bidaiatzen zuena saskibaloi partida bat jokatzeko.  Adarraga, Hernanin jaioa, saskibaloi selekzioko kapitaina izan zen, lehena historian, talde nazionalaren lehen partidan, zeina 1942an jokatu baitzen Italiaren aurka, gauaren erdian, Madrileko Complutense Unibertsitatean.

Adarraga, orobat, belar hockeyko eta eskubaloiko jokalaria izan zen. Horrek garbi uzten du 1940 hamarkadan erraza ere ez zen kirol espiritu bat zuela.  

"Amets baten alde borrokatu zuen emakume bat izan zen, kirolaren alde, eta zabalik ez zuen eremu bat konkistatu zuen. Berak eta bere kideek aldaketa bat eragin zuten emakume guztientzat. Beraiekin, iraganarekin puskatu zuen etorkizun bat izan zuten emakumeek".

Ekitaldia Emakumearen Nazioarteko Egunaren bezperan ospatuko da, eta Gipuzkoako kirolak eman duen kirolari garrantzitsuenetako batek ere parte hartuko du, Teresa Motosek. Bertan, hitzaldi bat emango du bere kirol esperientziari buruz, non, besteak beste, urrezko domina bat lortu baitzuen Bartzelonako Joko Olinpikoetan 1992an.

 

 

  

1772