Breadcrumb

Asset Publisher

Back Asensio: “Erantzunkizunak eskatuko ditugu eta bukaeraraino iritsiko gara”

Asensio: “Erantzunkizunak eskatuko ditugu eta bukaeraraino iritsiko gara”

Estatuko Kontu Auzitegiak ezagutzen du jada erraustegiaren lehendabiziko esleipen kontratuaren desegitea baliogabetu duen epaia

2017/01/27
  • Denbora gutxi barru Euskal Autonomi Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren epaiaren berri edukiko da eta Gipuzkoako Ingurumen Gunearen kontratua esleituko da
  • EH Bilduren estrategia alderdikoi “judizialean” diru publikoa erabili dela salatu du 

Jose Ignacio Asensiok Batzar Nagusietan baieztatu du Justizia Auzitegi Nagusiaren Epaia ezagutu bezain pronto, ziur aski hurrengo astean, eta Aldundiaren tesiaren aldekoa bada, Gipuzkoako Ingurumen Gunearen esleipena sinatuko duela. Horrela, lanak gutxi gorabehera, sinadura eta hilabete eta erdi barru hasiko lirateke.

Donostiako Administrazioarekiko 1. Epaitegiaren Epaiari buruz, erraustegiaren lehendabiziko esleipenaren kontratuaren desegitea baliogabetzen duena, Estatuko Kontu Auzitegiari ezagutzera eman zaiola adierazi du, behin epaia irmoa denean, ardura posibleak ezartzeko.

“Erantzunkizunak eskatuko ditugu. Bukaeraraino iritsiko gara, egindako arduragabekeria ezin da dohainekoa izan. Bilduren aurreko gobernuak legaltasuna urratu zuen eta gipuzkoarren borondatea aintzat hartu gabe jardun zen, Batzar Nagusien gehiengoak onartutakoa kontuan hartu gabe, nahiz eta behin eta berriz ohartarazi”.

Ebazpenaren argudio juridikoak oinarritzat hartu du aipatutako erabakietan boterearen desbiderapen argia dagoela eta baita ahalmen falta ere; izan ere, ez da eztabaidagarria hondakinen kudeaketa eredua onartzen duen 7/2008 Foru Aginduak balorizazio energetikoko planta ezartzen duela azpiegitura gisa, eta Kontsortzioak eta GHK SAUk aipatutako foru aginduan jasotako eredua gauzatu behar dutela.

Kontratua deuseztatutzat jo ondoren, Gipuzkoako Foru Aldundiak 8 miloi baino gehiagoko kalte-ordaina eman behar izan zien aurreko esleipendunei eta, halaber, egindako prestaketa lanak ordaindu behar izan zituen, guztira beste hiru milioi euro. Aldi berean eta deuseztapen horren ondorioz, BEIk emandako finantzaketa galdu zen eta eratorritako beste gastu batzuei ere aurre egin behar izan zitzaien; beraz, 40 milioi baino gehiagoko galerak izan ditu GHK-k. “Honen ondorioz, ez dugu azpiegiturarik eta beste lurralderekiko menpekotasuna dugu gure hondakinei tratamendua emateko, honek guztiak dakarren kostu ekonomiko zein ingurumenari begira, eta zerbitzuaren kostua %40 inguru handitzea suposatu du”, dio Asensiok.

Asensiok nabarmendu du egungo egoera judizialaren zergatia, Bilduk gobernatzen dituen Mankomunitate guztiek ordezkaritza organoetan galtzen dituzten erabaki guztien kontra errekurtsoak jartzearen ondorio izan dela. “Eta hau guztia diru publikoarekin egiten dute. Hau da demokraziari buruz duten ikuspegia”. 

Zerbitzuaren kostua Gipuzkoako Ingurumen Gunea abian dagoenean gutxitu egingo dela azaldu du, “Batzuk datuak modu interesatuan distortsionatzen saiatzen diren arren”.

  

1586