Airearen kalitatea ona dela berresten immisio eta meteorologia sareak
Airearen kalitatea ona dela berresten immisio eta meteorologia sareak
Datuak GHK-k GIG-1aren inguruan instalatutako lau kabinei dagozkie eta kabina horiek Eusko Jaurlaritzaren Airea Kontrolatzeko Sarera konektatuta daude.
Datuek erakusten dutenez, trafikoa da kutsadura eragile nagusia, eta ez da loturarik ikusten balorizatutako tonen eta atmosferako kutsatzaileen adierazleen artean.
José Ignacio Asensio: "Datuek bermatzen digute GIG-1eko balorizatzeko prozesuak ez diela eragiten abian jarri aurretik zeuden kutsadura parametroei".
José Ignacio Asensio Kontsortzioko presidente eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko diputatuak, César Gimeno Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketa sozietateko zuzendariak eta Mónica Pedreira Ingurumena zuzendariak gaur goizean aurkeztu dituzte GIG-1eko Immisio eta Meteorologia Sarearen datuen azterketaren ondorio nagusiak, Balorizazio Energetikoko plantaren lehen funtzionamendu urtean, proba fasean. Datuak GIGren inguruan GHK sozietateak instalatutako lau kabinei dagozkie, Eusko Jaurlaritzaren Airearen Kalitatea Kontrolatzeko Sareak Gipuzkoan dituen beste neurketa kabinak osatzeko. GHKren lau kabinak Zubietan, Lasarten, Usurbilen eta Andoainen daude, eta Eusko Jaurlaritzaren Sarera konektatuta daude, neurketa protokolo guztiak betez.
Neurketak 2020ko urtarrila-abendua bitartekoak dira, eta, GIG1-eko Energia Balorizatzeko Plantaren lehen urteko funtzionamenduari dagozkio, probaldi fasean.jasotako datuetatik ateratzen den ondorio nagusia da GIG-1eko balorizazio energetikoko prozesua abian jarri zenetik lehenengo urtea igaro ondoren, ez dela inolako loturarik ikusten instalazioan balorizatutako tonen eta atmosferaren kutsadura kurben artean, ez nitrogeno oxidoei (NOx) dagokienez, ez eta partikulei (PM10) dagokienez ere, horiek baitira, hain zuzen, instalazioan gorabeherarik izanez gero detektatuko liratekeen lehen isuriak. Kontsortzioko presidente José Ignacio Asensiok adierazi duenez, "kabinetan bildutako datu guztiek berresten dute GIG-1en teknologiak gasen arazketa optimoa bermatu duela”.
Era berean, azken urteko NO2-ren kurbak aztertzean, egunean zehar eta astean zehar izan dituzten gorabeherak aztertu ondoren, ikusi da kutsadura mailarik altuenak zirkulazioa handiagoa den orduetan izaten direla (goizeko 6:00etatik 9:00etara eta iluntzeko 19:00etatik 21:00etara) eta, are gehiago, Lasarte eta Andoaingo autobietatik hurbil dauden kabinetan, eta horrek berresten du trafikoa dela atmosferaren kutsaduraren funtsezko faktorea.
GHK sozietateak airearen kalitatea etengabe kontrolatzeko instalatutako kabinek ingurumen araudia errespetatzen dela bermatzen dute, eta airearen kalitateari buruzko parametroen eta airearen kutsadura mailen etengabeko jarraipena egiten dute. Neurketak denbora errealean egiten dira eta, horrela, hondo-kutsaduraren mailak ezagutu daitezke. Kabinaren barruan, analizatzaileak edo neurketa monitoreak daude, kutsatzaileen kontzentrazioa neurtzeko. Gailu horiek airearen laginak hartzen eta aztertzen dituzte etengabe, 10 segundotik ordu laurdenera arteko tarteetan, aztertu beharreko kutsatzailearen arabera. Datu horiek gorde, egiaztatu eta, ondoren, Eusko Jaurlaritzaren webgunean argitaratzen dira.
Horri dagokionez, Asensiok adierazi duenez, "lehen urteko datuen azterketak bermatzen digu GIG-1eko balorizatzeko prozesuak ez diela eragiten abian jarri aurretik zeuden kutsadura parametroei".
1812