Breadcrumb

Asset Publisher

Back Aldundia eta Jaurlaritzaren arteko elkarlana

Aldundia eta Jaurlaritzaren arteko elkarlana

Diputatu nagusia eta Garapen Ekonomikoko eta Azpiegituretako sailburuak baterako ekintzak sustatuko dituzte kaltetuen dauden sektore eta eremuetan

Bilera Foru Aldundian

Gipuzkoako Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak beraien arteko lankidetza indartuko dute legealdi honetan zehar, hartara, nagusiki, Gipuzkoako zuntz ekonomikoaren lehiakortasuna eta lurraldeko azpiegituren modernizazioa sustatzeko. Foru jauregian izandako bileran, Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusiak eta Arantxa Tapia Garapen Ekonomikoko eta Azpiegituretako sailburuak adostu dute baterako lan eremuak trinkotzea, hartara lurraldeak gaur egun dituen erronka eta proiektu estrategikoei aurre egiteko.                                               
Diputatu nagusiaren eta sailburuaren arteko bilerak bi ordu iraun du, eta bertan izan dira, orobat, Ainhoa Aizpuru Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Orekako diputatua; Javier Larrañaga, Ogasun eta Finantzetako diputatua; eta Marisol Garmendia, Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako diputatua. Eta Eusko Jaurlaritzaren aldetik: Javier Zarraonandia, Industriako sailburuordea; Estibaliz Hernaez, Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordea; eta Toño Aiz Garraioetako sailburuordea.

Bi taldeak ados egon dira, eta adierazi dute beharrezkoa dela koordinatuta lanean jarraitzea lurraldeko enpresen lehiakortasuna sustatzeko eta haien berrikuntza eta nazioartekotze maila handiagoak lortzeko. Zentzu honetan, erabaki dute lankidetza trinkotzea RIS-3 Euskadi –Manufaktura Aurreratua, Energia eta Biozientziak– espezializazio adimentsuaren estrategian biltzen diren sektore estrategikoak sustatzeko, bereziki Basque Industry 4.0. programan dagoen lankidetzaren bidez.

Halaber, Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak lurraldean ekintzailetasun ekosistema sustatzeko baterako lan eremuak aztertu dituzte, eta bide horretan jarraituko dute ekintzak sustatuz, horrela oinarri teknologikoko eta berritzaileko enpresa berriak sustatzeko. Betiere, enpresen finantzaketa ahaztu gabe, horri ere heldu baitzaio eta lehentasunezko lankidetza eremu bat izaten jarraituko baitu du hurrengo urteetan bi erakundeentzat.

Diputatu nagusiak eta sailburuak, beren taldeekin batera, konpromisoa hartu dute, orobat, harremanak indartzeko, hartara baterako erantzunak emateko krisiaren ondorioz kaltetuen izan diren sektore eta eremu geografikoetan dauden beharrei erantzuteko. Altzairuaren sektorea egoera zailean dago, eta, ondorioz, jarduera ekonomiko hori eta bertan lanpostuak egonkortzeko jarduerak ere mahai gainean egon dira, eta Pasaia-Oarsoaldean eta krisia eragindako guneen berrindustrializazioa eremuetan dauden ekimenak ere bai.

Bi erakundeek konpromisoa hartu dute gehien kaltetutako eskualdeen eta krisian dauden sektoreen beharrei erantzuteko, altzairuaren sektorea kasu, erakunde bakoitzaren eskuduntzen arabera eta europear legediaren testuinguruan beti ere. 

Azkenik, bi erakundeak bat etorri dira lurraldeko azpiegituren modernizazioaren inguruko diagnosian, ekonomiaren eta Gipuzkoaren egiturazko bektore diren aldetik. Ondorioz, lankidetza handitu egingo da, euskal Y-ko obrei azken bultzada emateko, Pasaiako portura jarduera erakartzeko eta parke teknologiko eta industrialak sendotzeko.

  

2824