Breadcrumb

Asset Publisher

Back Aldundiak ahalik eta independentzia eta gaitasun handiena eskatuko du Bidegiren aurkako kereilaren aditu-txosten berrian

Aldundiak ahalik eta independentzia eta gaitasun handiena eskatuko du Bidegiren aurkako kereilaren aditu-txosten berrian

Foru Aldundiko bozeramaile Irune Berasaluzeren ustez, horrela agerian geratuko da “Aldundiaren lan ona eta obraz arduratu ziren teknikari eta arduradun politikoen jokabidea zuzena izan zela”

2024/02/20
Gipuzkoako Foru Aldundia

Gipuzkoako Foru Aldundiko Gobernuko bozeramaile Irune Berasaluzek errespetua adierazi dio Gipuzkoako Probintzia Auzitegiak hartutako erabakiari. Hain zuzen, Azpeitiko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko Epaitegiak AP-1 errepidea eraikitzeko obren harira Bidegiren eta eraikuntza-enpresaren aurka jarritako bi kereiletako lehena artxibatzeko plazaratutako autoa ezeztatu du Probintzia Auzitegiak. Errebokazio horrekin batera, peritu-txosten judizial independente berri bat egiteko agindua eman du. Hala, bozeramaileak ohartarazi du erabaki honek “luzatu egingo” duela “jada berez luzea den prozesu baten amaiera”.

Horrela, foru bozeramailearen ustez, "ezinbestekoa da exijitutako peritu-txosten judizial berria egiteko orduan ahalik eta independentzia eta gaitasun juridiko handiena bermatzea", eta, gainera, azpimarratu du artxibatzea ez dela "delitu-zantzuak aurkitu direlako gertatu, baizik eta Gipuzkoako Auzitegiak egokitzat jo duelako beste eginbide batzuk agintzea".

Hala eta guztiz ere, espero du Herri Akusazioak proposatutako peritu-txosten berriak "balioko duela egiaztatzeko, berriz ere, kereilarekin aurkeztutako txostenek akats ugari zituztela, eta akats horiek agerian utziko dutela hamarkada batez luzatu den prozeduraren izaera politikoa". Berasaluzek gogorarazi du Azpeitiko Epaitegiaren autoak “argi eta garbi” azaldu zuela “bere garaian Bilduren gobernuak kereila aurkezteko erabili zituen txostenak akats, manipulazio eta omisio ugariz betetako dokumentazioan oinarrituta egin zirela”.

Aldundiko bozeramaileak berretsi du, halaber, konbentzituta dagoela peritu-txosten independente berri batek argi utziko duela "Gipuzkoako Foru Aldundiaren lan ona, eta AP-1aren eraikuntza bultzatu zuten arduradun tekniko eta politikoen jarduna zuzena izan zela".

  

1273