Breadcrumb

Asset Publisher

Back Aldundiak “donostiarren mugikortasuna erraztuko duen esparru egonkor baten premian” kokatu du Donostiako Udalarekin egindako hitzarmena

Aldundiak “donostiarren mugikortasuna erraztuko duen esparru egonkor baten premian” kokatu du Donostiako Udalarekin egindako hitzarmena

Marisol Garmendia Mugikortasuneko diputatuak aditzera eman duenez, “Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Donostiako Udalaren arteko hitzarmen honen helburua da bi erakundeen arteko lanerako eta lankidetzarako esparru egonkorra eta iraunkorra finkatzea, donostiarrei hiri barneko eta hiri arteko autobusen zerbitzu publiko jasangarria eta eraginkorra eskaintzeko”.

2018/10/02

Marisol Garmendia sozialistak zuzentzen duen Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako  Departamentuak Donostiako Udalarekin hitzarmen bat sinatzea proposatu du. Hitzarmen horren bidez, Gipuzkoako Foru Aldundiak konpromisoa hartzen du finantzatzeko Lurraldebusek Donostiako udalerrian egiten dituen eta Donostiako Udalak baimendutako trafikoekin bat datozen trafikoak. Hitzarmenak batez ere Hernani - Aiete linean eta Pasaialdeko linean (Herrera - Bidebieta) izango du eragina, eta gaur egungo egoera hobetuko duen finantzaketaren bidez ebatziko da.

Garmendia diputatuaren hitzetan, “Aldundiak eskaintza eskuzabala egin dio Donostiako Udalari, donostiarrengan eragina duen autobusen garraio publikoko zerbitzuaren gainean duen kezkaren ondorioz. Ildo horretan, Lurraldebusek Donostiako udalerrian egiten dituen eta Donostiako Udalak baimendutako trafikoekin bat datozen trafikoak ordaintzeko konpromisoa hartu dugu. Ez da aldez aurretik muga maximorik finkatuko —orain arte 650.000 eurokoa zen—, Lurraldebusek eraginpean dauden korridoreetan jasotzen duen bidaiari kopuru errealaren arabera ordainduko baita —Gipuzkoako Garraio Agintaritzak emango ditu kopuru horiek—”.

Garmendiak gogorarazi du “hitzarmen egonkorra eta iraunkorra dela, bi erakundeen arteko lanerako eta jarraipenerako batzorde bat sortzea aurreikusten duena, modu koordinatuan jorratzeko Donostiako udalerriko autobusen zerbitzu publikoaren hobekuntza”.

 

  

1587