Breadcrumb

Asset Publisher

Back Aldundiak elikagaien xahutzea ekiditen duten proiektuak bultzatzeko lerro ekintzailea sortu du

Aldundiak elikagaien xahutzea ekiditen duten proiektuak bultzatzeko lerro ekintzailea sortu du

Topaketa honek elikagai xahutzearen arazoa aztertuko du, tokiko ikuspegitik, eta xahuketa murriztea xede duten soluzioak asmatzeko lan egingo da

2018/09/27

Ingurumeneko Departamentuak Impact Hub Donostiarekin lankidetzan “Proiektuen azoka” jardunaldia antolatu du. Jardunaldia, nagusiki, unibertsitateko eta goi mailako gradu ikasleei, ekintzaileei, eta Gipuzkoan elikagaien xahuketaren aurka lan egiten dute enpresa eta erakundeei zuzentzen zaie.

 

Topaketa honek elikagai xahutzearen arazoa aztertuko du, tokiko ikuspegitik, eta xahuketa murriztea xede duten soluzioak asmatzeko lan egingo da, soluzio horiek, aldi berean, negozio ideia berriak izan baitaitezke ekintzaileentzat.

José Ignacio Asensio: “Elikagaien xahuketaren saihesteak ingurumenarekiko inpaktu handia dauka emisioen gutxitzeari dagokionez eta betebehar soziala da. Proiektu honek Gipuzkoari bere klima aldaketaren estrategian aurrera egiten eta lurralde jasangarri bat izaten lagunduko dio ingurumenari, gizarteari eta ekonomiari dagokionez”.

 

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko Departamentuak Impact Hub Donostiarekin elkarlanean “Proiektuen azoka” jardunaldia egingo du asteburu honetan Tabakaleran, elikagai xahutzea murrizteko lan lerro berriak identifikatzeko helburuarekin. Topaketa honetan elikagai xahutzearen arazoa aztertuko da, tokiko ikuspegitik, eta xahuketa murriztea xede duten soluzioak asmatzeko lan egingo da, soluzio horiek, aldi berean, negozio ideia berriak izan baitaitezke ekintzaileentzat. Horrela, jardunaldian identifikatutako irtenbideak, ezarriak izateko aukera gehien dituztenak, laguntza bat izango dute ondoren: ekonomia zirkularraren eta negozio garapenaren arloko adituek ikasleekin batera lan egingo dute, atera diren ideiak garatu eta bideragarriak diren ikusteko.

 

Jardunaldia, nagusiki, unibertsitateko eta goi mailako graduko ikasleei, ekintzaileei, eta Gipuzkoan elikagaien xahuketaren aurka lan egiten duten enpresa eta erakundeei zuzentzen zaie. Proiektuaren azoka irailaren 28an, ostirala, eta 29an, larunbata, egingo da. Jardunaldian parte hartu nahi dutenek webgune honetan eman dezakete izena: www.proiektuenazoka.org

Munduko populazioaren zati handi baten kontsumoak bere oinarrizko premiak asetzeko eskasegia izaten jarraitzen duen bitartean, munduan ekoizten diren elikagaien herena xahutu egiten da, FAO erakundeak dioenaren arabera. Horren aurrean, garapen jasangarriko helburuak, 2030. urterako, erdira murriztu nahi du biztanle bakoitzeko elikagaien xahuketa. Ingurumeneko Diputatuak azaldu du Gipuzkoak ere baduela horren berri, “gure Departamentua lanean ari da elikagaien xahuketa prebenitzeko, lurraldeko hondakinen kudeaketa plangintzaren, ekonomia zirkularraren eta hondakinen hierarkiaren ildotik”.

Gipuzkoako Elikagaien Xahuketaren inguruko Jardunaldian, joan den ekainaren 11n egindakoan, diagnostiko bat egin zen Gipuzkoako elikadura sisteman gertatzen den elikagaien xahuketari buruz, eta diagnostiko horren arabera, Gipuzkoan 123.000 tona elikagai xahutzen dira (% 23 alferrik galdutakoa eta % 77 galerak), bereziki etxeetan eta ostalaritza sektorean.

Elikagaien xahuketa murrizteko erronkaren aurrean, eta lurraldeko hiri hondakinen kudeaketari, ekonomia zirkularrari eta hondakinen hierarkiari buruzko plangintzarekin bat eginez, Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak hainbat lan lerro ditu martxan, elikagaien xahuketa prebenitzeko.  Horrela, azpimarratzekoak dira, batetik, «azken minutua» programa, zeinari esker bestela hondakin gisa kudeatuak izango ziren 1.000.000 kg elikagai bildu zituen iaz Gipuzkoako Elikagai Bankuak, eta, bestetik, ostalaritzaren sektorean abian jarri berri den Gourmet Bag kanpaina, zeinaren helburua baita sektorea eta herritarrak kontzientziatzea, jatetxeetan eskatzen diren elikagai guztiak ez kontsumitzeak sortzen duen hondakin kopuru handiaz.

Ingurumeneko Diputatuak nabarmendu du elikagaien zarrastelkeria Klima Aldaketaren aurka borrokatzeko “beste neurri bat” dela. “Alferrik galdutako elikagaiek herrialde bat osatuko balute, munduan berotegi-efektuko gas gehien sortuko lukeen hirugarren herrialdea izango litzake, Txinaren eta Amerikako Estatu Batuen ondoren. Horregatik, elikagaien zarrastelkeria arazo nagusietako bat bezala hartu behar dugu”, adierazi du Asensiok.

  

1681