Aldundiak eta Deustuko Unibertsitateak hitzarmena sinatu dute gizarte kohesio eredua sendotzeko
Aldundiak eta Deustuko Unibertsitateak hitzarmena sinatu dute gizarte kohesio eredua sendotzeko
Markel Olano Diputatu nagusiak Deustuko Unibertsitateko komunitatearen aurrean aurkeztu du Etorkizuna Eraikiz programa
Gipuzkoako Foru Aldundiak lankidetza hitzarmena sinatu du Deustuko Unibertsitatearekin Etorkizuna Eraikiz programaren baitan, eta gaur goizean Markel Olano diputatu nagusiak akordio horren nondik norakoak azaldu Deustuko Unibertsitateko komunitatearen aurrean. Bertan izan dira, baita ere, bertako errektorea, Jose Maria Guibert, eta Felix Arrieta unibertsitate bereko politologoa. Donostiako kanpusean egindako aurkezpenean, Olanok nabarmendu duenez, Deusturekin egindako hitzarmen honen helburua “estrategikoa” da, “gure gizarte ongizate eta kohesio eredua sendotu dezagun”. “Izan ere -gaineratu du- ez dugu krisitik edozein modutan atera nahi. Ongizate gizarte eredu baten alde ari gara lanean, gure herriaren eta gure lurraldearen zutabe modura”.
1427