Breadcrumb

Asset Publisher

Back Boluntariotzaren Nazioarteko Egunean 60 boluntarioren lana aitortu dute

Boluntariotzaren Nazioarteko Egunean 60 boluntarioren lana aitortu dute

Aldundiak eta Surfrider-ek Zumaia eta Mutrikuko hondartzetako eta Geoparkeko boluntarioen lana aitortu du.

2018/12/05

José Ignacio Asensio: “Ezin dugu ahaztu gure hondartzetan eta itsasoetan hondakinen eta plastikoen arazoa Gipuzkoak aurre egin beharreko ingurumen arazorik larrienetako bat dela”.

Abenduaren 5ean Boluntariotzaren Nazioarteko Eguna ospatu da, herritarren lana eta esfortzua aitortzeko ekitaldia, ingurumen eta gizarte gaietan ematen duten laguntza altruista nabarmentzeko. Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko Departamentuak eta Surfrider Foundation Europe ordezkaritza espainiarrak, Euskadin 2014. urtetik egin den lanaren jakitun, ekitaldi bat antolatu dute Donostiako Aquariumean pertsona hauek omentzeko hondartzak garbitzen egiten duten lana dela eta.

Urtero Surfrider Espainiak Euskadiko hiru hondartzetan egiten duen itsas-zaborra monitorizatzeko ekimenean parte hartzen dute ekitaldi honetako pertsonek. Itsas-zaborraren arazoa aztertzeko garrantzitsua da monitorizazioa; izan ere, itsasora 10.000.000 milioi tona hondakin iristen dira urtero. Arazo hau dela eta, ipar-ekialdeko Atlantikoko itsas ingurunea babesteko hitzarmena eratu zen (OSPAR hitzarmena), Parisen sinatu zen 1992ko irailaren 22an eta honen bitartez Europar Batasunak eta 15 gobernuk elkarlanean aritzen dira ipar-ekialdeko Atlantikoko itsas-ingurunea babesteko.

Zumaiena Ikastetxeko ikasleak izan dira ekitaldian, Zumaiko Inpernupe hondartzan egindako segimenduan parte hartu dute. Nagusilan taldekoak eta BHI Mutrikukoak ere izan dira; beraiek Mutrikuko Burumendi hondartzan egindako itsas-zaborren kontrolean parte hartu dute. Bestetik, Euskal Kostaldeko Geoparkean egindako elkarlanetik Gonzalo Torre izan da, Geoparkeko Ingurumeneko arduraduna.

Ekitaldiari hasiera eman dio José Ignacio Asensio Ingurumeneko diputatuak. Gipuzkoako hondartzetako OSPAR monitorizazio kanpainan boluntarioek egindako lana eskertu du. Ondoren, Vanessa-Sarah Salvok, Surfrider Espainiako koordinatzaileak, Gobernuz Kanpoko Surfrider Espainiako teknikariak, monitorizazioaren emaitzak aurkeztu ditu, eta jarraian, Mónica Pedreira Ingurumeneko foru zuzendariak, diplomak banatu dizkie egindako lana eskertzeko.

  

1575