Breadcrumb

Asset Publisher

Back La Diputación y el Ayuntamiento realizarán un nuevo enlace en la variante de San Sebastián en Marrutxipi

La Diputación y el Ayuntamiento realizarán un nuevo enlace en la variante de San Sebastián en Marrutxipi

Intxaurrondo, Egia eta Gros auzoetarako zuzeneko sarbidea hobetuko du.

2018/10/24

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostiako Udalak beste lotune bat eraikiko dute GI-20 Donostiako saihesbidean, Marrutxipin. Lotune berri horrek, Intxaurrondo, Egia eta Gros auzoetarako zuzeneko sarbidea hobetzeaz gain, hiriko beste alde batzuetara deskargatuko du orain auzo horietara joaten den zirkulazioa. “Lotune berria eraikitzen denean, zirkulazioaren jaitsiera nabarituko dute zenbait tokitan, hala nola Karlos I.aren hiribidean, Loiolako Erriberetan, Urumea pasealekuan, Garberako biribilgunean eta Otxoki pasealekuan. Izan ere, hiriaren ekialdean bizi direnek sarbide berria erabiliko dute saihesbidean sartzeko. Ez ditu konponduko Donostiako zirkulazio arazo guztiak, baina askoz ere zirkulazio arinagoa izango da gaur egun zirkulazio handia duten alderdietan”, azpimarratu du Markel Olano diputatu nagusiak.

Lotune berria Polloeko eta Intxaurrondoko tunelen artean kokatuko da –elkarrengandik 580 metrora–, non Etzieta eta Castelao parkeak dauden, iparraldean eta hegoaldean, hurrenez hurren, oso inguru urbanizatu batean. Foru Aldundiko eta Udaleko zerbitzu teknikoek lotune oso bat diseinatu dute, sarrera nahiz irteerako mugimendu guztiak jasotzen dituena, bai ekialdekoak bai mendebaldekoak, Etzieta eta Castelao parkeei erasan gabe.

Donostiako alkate Eneko Goiak bere poza agertu du Foru Aldundiak eta Udalak elkarrekin egindako lanagatik, “helburua izan baita konponbiderik onena bilatzea hiriko sarbideak eta hiri barruko zirkulazioa hobetzeko”.  

“Proposatutako konponbideak asebete egiten du Intxaurrondo, Egia eta Groserako zuzeneko sarbidea hobetzeko helburua, eta, aldi berean, deskargatu egiten da Karlos I.aren hiribideko eta ibai ondoko bideko zirkulazioa. Izan ere, ibilbide horiek erabiltzen dira, gaur egun, hiriaren ekialdera joateko, mendebaldetik, Garberako biribilgunetik eta Otxoki pasealekutik”, adierazi du Goiak.

Alkateak azpimarratu duenez, lotune berri horrek aukera emango du Ategorrietatik eta Ipar Intxaurrondotik sartzeko eta irteteko, eta horrek lagundu egingo du hiritik irteteko beste bide batzuk deskargatzen, esaterako, Frantzia pasealekua-Federico Garcia Lorca, gaur egun erabiltzen dena Grosetik eta Egiatik ateratzeko”, zehaztu du Eneko Goia Donostiako alkateak.

Lotuneak eskatzen du osagai hauek eraikitzea: bi pasabide saihesbideko galtzadaren azpian, Irun-Zarautz noranzkoan; lotzeko bi adarrak; eta biribilgune berri bat Sasiain zeharbidearen eta Mons pasealekuaren arteko elkargunean, hor lotuko baitzaiei hiriko bideei.

Orain bertan, azken urratsak egiten ari gara lotune berri hori eraikitzeko proiektuaren idazketa lizitaziora ateratzeko. Kalkulatzen dugu zazpi milioi euro inguru kostatuko dela, eta 2020aren hasieran hasiko litzateke eraikitzen”, bukatu du azalpena Bide Azpiegituretako diputatu Aintzane Oiarbidek.

  

1813