Breadcrumb

Asset Publisher

Back Aldundiak funtsak jaso ditu sexu-indarkeriaren biktimei 24 orduko laguntza integrala emateko zentroak sortzeko

Aldundiak funtsak jaso ditu sexu-indarkeriaren biktimei 24 orduko laguntza integrala emateko zentroak sortzeko

Proiektua Europar Batasunak finantzatutako Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren barruan dago.

2024/09/18

Jasotako laguntza 1.465.462,48 eurokoa da, eta laguntza integraleko zentroak sortzea du helburu. Horietan, laguntza psikologikoa, juridikoa eta soziala emango zaie sexu-indarkeriaren biktimei, senideei eta inguruko pertsonei.


Gipuzkoako Foru Aldundiaren kasuan, komenigarritzat jo da jasotako funtsak lurraldean hiru zentro sortzeko erabiltzea: zentro nagusi bat hiriburuan, dentsitate handieneko herrietatik hurbil dagoena, eta bi zentro osagarri Arrasaten eta Beasainen, eta horrela, hurbiltasun handiagoa eta, batez ere, arreta kalitate handiagoa lortuko da, helburua baita arreta funtzio horretarako pentsatutako eta diseinatutako espazio batean eskaintzea.

Donostiako lokala dagoeneko erabilgarri dago behin-behineko kokaleku batean, behin betiko zentroa egokitzeko lanak amaitu arte, urte amaierarako aurreikusita dagoena. Era berean, urtearen amaieran beste bi zentroak irekitzea aurreikusten da.

Higiezin horien erosketa Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren 22. osagaiaren C22.I4 neurriaren barruan sartzen da, "Zaintzaren ekonomiarako eta berdintasun eta gizarteratze politikak indartzeko Talka Plana", eta Europako funtsekin finantzatuko da aipatutako planaren esparruan.

Informazioa gehiago: web orria

  

4167