Aldundiak, Gipuzkoako Urak eta Amezketako Udalak 3,8 milioi euro bideratu dituzte Amezketako saneamendu eta mugikortasun jasangarriko proiektu integral baterako
Aldundiak, Gipuzkoako Urak eta Amezketako Udalak 3,8 milioi euro bideratu dituzte Amezketako saneamendu eta mugikortasun jasangarriko proiektu integral baterako
Aldundiak, Gipuzkoako Urak eta Amezketako Udalak 3,8 milioi euro bideratu dituzte Amezketako saneamendu eta mugikortasun jasangarriko proiektu integral baterako
Obrak iazko azaroaren erdialdean hasi ziren, eta 18 hilabeteko gauzatze epea dute.
Proiektu honen barruan, halaber, bidegorri berri bat eraikiko da, GI-2133 errepidearekiko paraleloa, 1.750 metroko luzerakoa. Bide hori, Amezketako herrigunetik Ugarte auzoraino igaroko da, eta nabarmen hobetuko ditu udalerriaren barneko mugikortasuna eta konektibitatea.
Diputatu nagusiordea eta Jasangarritasun diputatua, José Ignacio Asensiok eta Nekazaritza eta Lurralde Orekako zuzendaria, Arantxa Ariztimuñok Amezketako saneamendu-obrak eta bidegorri berriaren eraikuntza bisitatu dituzte, Leire Artola Gipuzkoako Ur Kontsortzioko presidentearekin eta Mikel Arteaga Amezketako alkatearekin batera.
Obrak iazko azaroaren erdialdean hasi ziren, eta Amezketa eta Oria ibaien ingurumen-kalitatea hobetzea eta Amezketako mugikortasun jasangarria sustatzea dute helburu. Proiektu hori AMEZKETA UTEari esleitu zaio (Jaizubia Obras y Servicios SL – Afaltia), eta 18 hilabeteko epea du gauzatzeko.
Jarduerak, guztira, 3.865.515,72 euroko aurrekontua du (BEZa barne), eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuak, José Ignacio Asensio buru duela, 811.889,26 euro finantzatzen ditu. Bestalde, Gipuzkoako Foru Aldundiko Lurralde Oreka Berdeko Departamentuak 1.022.972,69 euro ordaintzen ditu, Gipuzkoako Ur Kontsortzioak 1.046.064,37 euro bideratzen dituen bitartean, eta Amezketako Udalak gainerako 984.589,40 euroak bere gain hartzen ditu.
Obrak finantzatzeko eskema
Erakundea |
Zenbatekoa (€, BEZa barne) |
GFA Jasangarritasuna |
811.889,26 |
GFA Lurralde Oreka Berdea |
1.022.972,69 |
Gipuzkoako Ur Kontsortzioa |
1.046.064,37 |
Amezketako Udala |
984.589,40 |
Guztira: |
3.865.515,72 |
Horri dagokionez, diputatu nagusiorde eta Jasangarritasun diputatu José Ignacio Asensiok adierazi duenez, "proiektu honek hondakin-uren kudeaketa arduratsua ziurtatzen du, eta Amezketa eta Oria ibaien ingurumena berreskuratzeko mugarri erabakigarria da, Gipuzkoako Foru Aldundiko Obra Hidraulikoen Zuzendaritzaren funtsezko helburuetako bat". Bizikleta eta oinezkoentzako bide berriari dagokionez, Asensiok azpimarratu duenez, "Amezketako eta inguruko biztanleen bizi-kalitatea indartzeaz gain, bizikleta eta oinezkoentzako bide berriak nabarmen lagunduko du Amezketako herritarren mugikortasuna hobetzen, mugikortasun jasangarria aktiboki sustatuz eta ingurune osasungarriago eta iraunkorrago batekin dugun konpromisoa sendotuz".
Bestalde, Arantxa Ariztimuño zuzendariak Aldundiak lurralde-oreka berdearen alde egin duen apustuaren barruan kokatu ditu gaur aurkeztutako lanak: “Argi dugu Gipuzkoa 88 udalerrik osatzen dutela, eta ezin dela ulertu herri txikiak eta bertan bizi eta lan egiten duten pertsonak gabe, lurralde orekatua izatea eragiten dutenak eta neurri handi batean gure landa-ingurunearen, gure paisaiaren eta gure ingurumenaren euskarri direnak”. Ildo horretan, Aldundiaren lehentasuna “argia” dela adierazi du: “Pertsona horiek hirietan edo herri urbanoetan bizi direnen maila bereko bizi-kalitatea, zerbitzuak eta ekipamenduak izatea. Horretan urteak daramatzagu lanean, eta legegintzaldi honetan azeleragailua zapalduko dugu”.
Saneamendu-proiektuaren faseak
Lehenengo fasean, Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuak eta Gipuzkoako Ur Kontsortzioak sustatutako saneamendu-sare bereizlearen xedea Amezketako udalerriko hondakin-urak biltzea da, herrigunea zeharkatuz, Ergoiena auzotik Ugarte auzora. Bigarren fasean, saneamendua gauzatuko da Ugartetik Alegiara, Oria Erdiko Hodi Biltzailearekin konektatuta, hondakin-urak modu zentralizatuan bideratu eta kudea daitezen Uraldeko araztegian, Gipuzkoako Ur Kontsortzioak Adunan duen araztegian. Aldi berean, Abaltzisketako udalerritik datozen hondakin-urak ere jasoko dira, eta bigarren fasea amaitzean, Alegiako Errotaldea, Larraitz auzoa eta Beistin auzoko hiri-isurketak gehituko dira.
Bilketa modu sekuentzialean egingo da, eta intertzeptore berrian sartuko dira, lehentasun-mailen arabera, efizientzia-irizpide batean oinarrituta, jarduketa bakoitzerako aurreikusitako kostua, jasotzen diren biztanleak eta ingurumen-onura kontuan hartuta.
Aztergai dugun kasuan, obra horietan ur beltzen kolektore nagusi berri bat egitea aurreikusten da, 3.100 m, eta 300 m gehiago bigarren mailako hainbat konexio-adarretan, 315 mm-ko diametroko PVCzko hoditeriaren bidez. Egin beharreko sare osoak 125 erregistro-putzu eta kutxatila ditu, eta in situ eta hormigoizko elementu aurrefabrikatuen bidez eraikitzea aurreikusita dago. Amezketatik Ugarterako ur-hornidurako eroanbidea berritzeko, galdaketako 1.800 ml-ko hoditeria instalatu beharko da, 100 mm-ko diametrokoa, eta suteen aurkako 3 ur-hargune.
Era berean, saneamendu-kolektorearen eta bizikleta-oinezkoentzako bidearen obrak egingo direla aprobetxatuz, Gipuzkoako Ur Kontsortzioak Ugarterako ur-hornidurako eroanbidea berrituko du, saneamenduarekin paraleloan; eta, era berean, Amezketako Udalak eta Nortegaseko Udalak gas-azpiegitura bat jarriko dute Ugarterako.
Bizikleta eta oinezkoentzako bidea
Bestalde, proiektu honek GI-2133 errepidearekiko paraleloa den oinezkoentzako bizikleta-bide berri bat eraikitzea ere barne hartzen du, Amezketako herrigunetik Ugarte auzoraino, eta horrek nabarmen hobetuko du udalerriaren barneko mugikortasuna eta konektibitatea. Amezketako Udalak eta Lurralde Oreka Berdeko Departamentuak sustatu dute ekintza. Bide horrek 3,00 m-ko zabalerako bide bat sortuko du 1.750 m-ko luzeran, bere argiztapen, seinaleztapen, balizaje eta hesiekin.
1577