Breadcrumb

Asset Publisher

Back Aldundiak gure ibaietan 365 kilometro berreskuratuko ditu arrain espezien irisgarritasuna hobetzeko

Aldundiak gure ibaietan 365 kilometro berreskuratuko ditu arrain espezien irisgarritasuna hobetzeko

Asensio: “Plan honekin, arrain espezieentzat iragazkorrak diren zatien luzera hirukoiztuko da"

2018/04/23

Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak ibaien konektibitatea hobetzeko Plan Zuzendaria aurkeztu du. Aurreikusitako inbertsioa 16 milioi eurokoa da.

José Ignacio Asensio: “Plan honekin, arrain espezieentzat iragazkorrak diren zatien luzera hirukoiztuko da. Oiartzun, Urumea, Oria, Urola eta Deba ibaien arroetan eta ibaiadarretan 123 oztopo ezabatu edo iragazkortuko dira”.

Bost web kamera instalatu dira ere aforalekuetatik irudiak zuzenean ekartzeko, Gipuzkoako ibai nagusiek puntu horietan dituzten ur emariaren irudiak izateko. Irudi hauek Zuzendaritzaren web gunean egongo dira ikusgai (www.gipuzkoahidraulikoak.eus).

José Ignacio Asensio, Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Diputatuak, Obra Hidraulikoetako Zuzendariarekin, Félix Asensiorekin batera aurkeztu du oztopoak iragazkortzeko Gipuzkoako Plan Zuzendaria. Plan honen helburua da definitzea zein jarduera burutuko ditugun hurrengo urteetan ibaien luzerako konektibitatea hobetzeko, oztopoak iragazkortuz edota ezabatuz, eta jarduera horiek lehenestea dakarten onura ekologikoaren arabera. Azken batean, plan honek klima aldaketak sortzen dituen kontrako eraginak orekatu nahi ditu, zehazki arrain espezieak gure ibaietan burutzen duten migrazioari sortzen dizkionak; izan ere, klima aldaketaren ondorio nagusietako bat uren emaria murriztea baita.

José Ignacio Aensiok azaldu du Planari esker Aldundiak Oiartzun, Urumea, Oria, Urola eta Deba ibaien arroetako eta ibaiadarretako 123 oztopo ezabatu edo iragazkortuko direla. “Plan honekin, arrain espezieentzat iragazkorrak diren zatien luzera hirukoiztuko da. Guztira arrain espezieentzako iragazkortasuna 365 kilometroan handituko litzateke”.

123 jarduerak burutzeak eragin dezakeen kostuaren kuantifikazio ekonomikoa 16 milioi eurokoa izango dela aurreikusten da. Aldundiak lehendabiziko fasean 10 milioi euro inbertituko ditu eta bigarrenean berriz, 6 milioi izango dira.

Gipuzkoan, ibaietan erroldatutako 750 bat oztopo daude, eta horietatik laurden bat bakarrik erabiltzen da. Oztopo horietatik, arrain-faunak % 60 inguru ezin ditu gainditu, eta espezie migratzaileentzat hesi gaindiezinak dira, batez ere amuarrain, izokin eta aingirentzat; eta arazoak sortuz arrainen ugalketarako habitata izugarri murriztu delako. Jakitun izanik gure ibaietan dauden oztopo horiek eragiten duten ingurumen arazoaz, Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak ia bi hamarkada darama arazo hori ebatzi nahian. Orain arte egin den lanak, handia izan bada ere, ez ditu ebatzi, neurri handi batean oraindik, arrain espezieen migrazioen arazoak. Egungo egoera, itsasotik ibaietarako irisgarritasunari dagokionez, hau da:

 

Irisgarritasun datuak

Bidasoa

Oiartzun

Urumea

Oria

Urola

Deba

Gipuzkoa

Luzera guztira (km)

22

43

76

374

150

209

874

Luzera irisgarria (km)

22

30

20

56

12

22

162

Ehunekoa

% 100

% 70

% 26

% 15

% 8

% 11

% 19

 

Egoera konpontzeko bi fase ezberdinetan egingo dira obrak. Lehenengo 8 urtean 76 oztopoen gainean lan egingo da, gehienak Oiartzun, Urumea eta Oria arroetan kokatuak. Lehen urte hauetan, lehentasunez ingurumen goi-balioak dituzten ibai zatietan eragingo da, batez ere arrainen presentziari dagokionez.  8 urte horiek igarota, 47 oztopotan lan egingo litzateke, Urola eta Debako arroetan nagusiki, eta Oriako goiko aldeko batean. Horietan arrainen presentziak gora egitea espero da aurrerantzean, kontuan izanda zati horietako saneamendu obrak ia amaituta daudela. 130 kilometro aurreikusten den lehen fasekoak dira, eta 235 kilometroa bigarrenekoak.

Plan honek biltzen dituen jarduerak burututa, Gipuzkoako arroen egoera, itsasotik ibaietarako irisgarritasunari dagokionez, taula honetan biltzen dena izango litzateke:

 

Irisgarritasun datuak

Bidasoa

Oiartzun

Urumea

Oria

Urola

Deba

Gipuzkoa

Luzera guztira (km)

22

43

76

374

150

209

874

Luzera irisgarria (km)

22

34

43

221

111

94

525

Ehunekoa

% 100

% 79

% 57

% 59

% 74

% 45

% 60

 

 

Honela, bai arroetako ardatzak, bai ibaiadar nagusiak, irisgarriak lirateke itsasotik, bereziki Nafarroarekin partekatzen ditugun ibaiak (Urumea, Leitzaran eta Araxes); hartara, adibidez, Donostiatik edo Oriotik saltzen den izokin batek bere ugalketa zikloa osatuko luke Nafarroan.

Burutu behar diren obrei dagokienez, beti lehentasuna ematen zaio oztopoa behin betiko ezabatzeari, ebazpen horrek baititu ingurumen abantaila handienak; hala ere, hori egin ezin denean, beste ebazpen batzuk aztertuko dira, hala nola arrapalak, alboetako ubideak eta beste.

 

Web kamerak

Klima aldaketaren testuinguruan -eta testuinguru horretan ari da lanean Departamentua-, egokitzat jo da aforalekuetatik irudiak zuzenean ekartzea, Lurraldeko ibai nagusiek puntu horietan dituzten ur emariaren irudiak izateko. Irudi hauek ikusgai daude dagoeneko Obra Hidraulikoetako web gunean (www.gipuzkoahidraulikoak.eus). Horretarako, arroa bakoitzean ibai-ahotatik gertuen dauden aforalekuak hautatu dira, betiere ubide nagusian. Kamerak jarri diren bost aforalekuak hauek dira: Altzola, Deba ibaian; Aizarnazabal, Urola ibaian; Lasarte, Oria ibaian; Ereñozu, Urumea ibaian; eta Oiartzun, Oiartzun ibaian.

Web kamera horiek zuzenean ekarriko dute ibaien emarien irudiak, ezaugarri hauekin: ibaiaren panoramika eta aforalekuko elementu nagusiak, zooma eta argi infragorria irudiak izateko, bai gauean, bai argiztapen baldintza aldagarrietan egunean zehar.

  

1379