Aldundiak harrera egin dio Handiako lan taldeari
Aldundiak harrera egin dio Handiako lan taldeari
Egindako lan bikaina zoriontzeko eta omentzeko.
2018/02/06
Aldundiak harrera egin dio gaur Handia lan-taldeari Goya sarietan izandako arrakastagatik zoriontzeko eta omentzeko.
Markel Olano Diputatu Nagusiak eta Denis Itxaso Kultura Diputatuak goraipatu dute Handiako lan taldeak egin duen lan bikaina. Zinemaldian estrenatu zenetik lortutako arrakastak agerian utzi du zinema gipuzkoarraren eta euskal zinemaren heldutasuna. Olanok eta Itxasok azpimarratu dute talentu handiko sektorea dugula eta zinemaren arlo guztiak ukitzen dituzten sari hauek gure teknikari eta profesionalen goi mailako kalitatea nabarmentzen dutela. "Jakin bagenekien, aspalditik baitaude gure profesionalak maila gorenean", esan dute.
1507