Aldundiak hitzarmena sinatu du Elikagaien Bankuarekin
Aldundiak hitzarmena sinatu du Elikagaien Bankuarekin
Ikuspuntu ekonomikotik, oso eraginkorra da, Aldundiak Elikagaien Bankuari ematen dion euro bakoitzeko, 10 euro elikagai fresko lortzen baitira
José Ignacio Asensio: “Ekintza honekin, mesede egiten zaie ekonomiari, ingurumenari eta gizarteari; alegia, garapen jasangarria esaten zaion horretan aurrera egiten da”.
Hitzarmen hau sinatuta, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak jarraituko du “Azken minutua” programari laguntzen. Horretara, 170.000 euroko gehienezko ekarpen ekonomiko bat egingo du.
José Ignacio Asensio Ingurumeneko Diputatuak eta José Manuel Pineda Gipuzkoako Elikagaien Bankuko Lehendakariak, hitzarmena sinatu dute gaur goizean Gipuzkoako Foru Aldundian. Bi erakunde hauen arteko harremana 2006an hasi zen, eta lehenengo lankidetza hitzarmena 2007an sinatu zuten.
Lankidetza “Azken minutua” programan oinarritzen da. Ekimen hori Mondragon Unibertsitateak landu zuen hasiera batean proba gisa, “Elikatze” proiektuaren barruan. “Azken minutuko” merkatuarekin Bankuak merkataritza erakunde lankideen soberakinak hartzen ditu. Horiek ezin dira jada saldu, baina jateko moduan daude erabat. Elikagai freskoak dira, eta Bankuak egoera zailean dauden taldeekin lan egiten duten erakundeetara bideratzen ditu.
Azken urteetan sinatu diren lankidetza hitzarmenen emaitzei dagokienez, urte 800.000 kilo elikagai bildu dira “Azken minutua” programaren bidez, ondoren behar dutenen artean banatzeko. Hori, gutxi gorabehera, Elikagai Bankuak biltzen duen elikagai kopuru osoaren %35a da.
Ingurumeneko Diputatuak adierazi du ekintza honekin, mesede egiten zaiola ekonomiari, ingurumenari eta gizarteari; alegia, “garapen jasangarria esaten zaion horretan aurrera egiten da. Alde batetik, erakunde emaileen soberakin horiek bilduta, hondakinen kudeaketatik ateratzen dira eta kostuak aurrezten dira; bestalde, produktu horiek ez dira isurtzen; eta; azkenik, helburu sozial oso garrantzitsu bat betetzen da”, dio Asensiok.
Elikagai Bankuaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko Departamentuaren eta enpresa elikagai emaileen arteko lankidetza emankorrak aukera eman du urtez urte elikagai kopuru handiak biltzeko, hartara egoera zailean dauden taldeen artean banatzeko, bestela, merkaturatu ezin diren baina jateko moduan dauden elikagai horiek hondakin lirateke.
Aintzat hartuta egiten den lana eta urtez urte lortzen diren emaitzak, Gipuzkoak Foru Aldundiko Ingurumeneko Departamentuak, Gipuzkoako Elikagaien Bankuarekin lankidetzan, aurrera egin nahi du elikagaiak alferrik galtzearen aurka. “Hori dela eta, hitzarmen honen indarraldian, bi lan ildo bultzatuko dira. Batetik, sustatuko da beste entitate batzuek ere merkaturatu ezin diren baina jan daitezkeen elikagaiak eman ditzaten; eta, bestetik, elikagaiak alferrik ez galtzeko proiektu pilotu berritzaile batean parte hartuko da. Proiektu hori laster aurkeztu nahi dugu beste eragile batzuekin lankidetzan”, adierazi du Ingurumeneko Diputatuak.
Hitzarmen hau sinatuta, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak jarraituko du “Azken minutua” programari laguntzen. Horretara, 170.000 euroko gehienezko ekarpen ekonomiko bat egingo du “Azken minutua” programako elikagaiak biltzea, biltegiratzea eta banatzea finantzatzeko eta Elikagaien Bankuari baliabide material eta giza baliabide nahikoak emateko, hartara Gipuzkoako Lurralde Historikoan egun duen sarea aurrera eramateko.
Ikuspuntu ekonomikotik, ekintza hau oso eraginkorra da, 10 faktorea baitu: Gipuzkoako Foru Aldundiak Elikagaien Bankuari ematen dion euro bakoitzeko, 10 euro elikagai fresko lortzen dira. Horrela, jarduerak gora egin du 2007tik gaur egun arte, atxiki doazen datuetan ikusten den bezala. Horrek aukera eman du Oiartzungo egoitza hobetzeko eta beste bat zabaltzeko Bergaran, zeina 2011n abiarazi baitzen, hartara Gipuzkoako lurralde osoa estaltzeko.
1396