Hitzarmena EHUko Ingeniaritza Eskolarekin itsasoko plastikoaren birziklatzearen ikerketarako
Hitzarmena EHUko Ingeniaritza Eskolarekin itsasoko plastikoaren birziklatzearen ikerketarako
Birziklapenaren Nazioarteko Eguna dela eta, Asensiok Eskolako Birziklapen Ikerketa Taldearen instalazioak bisitatu ditu
Hitzarmen honen sinadurari esker, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko Departamentuak 60.000 euroko ekarpena egingo du.
Hitzarmena plastikoaren birziklapenari eta ehun-harian eraldatzeari buruzkoa da, itsasotik bildutako PET materialen ekonomia zirkularraren zikloa ixteko.
Birziklapenaren Nazioarteko Eguna ospatzeko, Ingurumeneko Diputatuak, José Ignacio Asensiok, Euskal Herriko Unibertsitateko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako Birziklapen Ikerketa Taldearen instalazioak bisitatu ditu. Euskal Herriko Unibertsitatea GK Recycling birziklapen enpresen Klusterraren kide da. Diputatua hartu dute: Xabier Ostolazak, Ingeniaritza Eskolako Zuzendariak, Faustino Mugicak, Kanpoko Harremanetako Dekanordeak, Ekorec-eko ordezkariek, Arantxa Eceizak, Ikerketa Taldeko Zuzendariak eta Gurutz Modragonek, 2016ko Ikerketa beka eskuratu zuen ikasleak, produktuen ekodiseinua eta produktu berrien garapena, hondakinetatik abiatuz gaiari buruzko diru-laguntza.
Ingurumeneko Departamentuak eta Euskal Herriko Unibertsitatearen Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolak, hitzarmena sinatuko dute laster, itsasoko PETa birziklatzera bideratutako ikerketa lerro bat zabaltzeko. Itsasoan eta hondartzetan bildutako PET materialen ekonomia zirkularraren zikloa ixteko, horiek hondakin gisa kudeatzeak dakartzan ingurumen eraginak eta kudeaketa kostuak murriztu eta lehengaien kontsumoa txikitzeko. Hitzarmena plastikoaren birziklapenari eta ehun-harian eraldatzeari buruzkoa da, itsasotik bildutako PET materialen ekonomia zirkularraren zikloa ixteko. Hitzarmen honen sinadurari esker, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko Departamentuak 60.000 euroko ekarpena egingo du.
“Itsasoko hondakinak mehatxu larri bat dira itsas bizitzarako, arrantza komertzialerako, itsasoko bidezko turismo eta garraiorako, eta horrez gain, gizartearen osasunari ere eragiten diote, kate trofikoan mikroplastikoak gaineratzeagatik”, azaldu du Diputatuak. Ingurumeneko Departamentuak itsas hondakinekin lotutako arazoaz jabetuta, Europako LIFE LEMA proiektuaren buruzagitza du. Europar Batasunaren LIFE Ingurumena eta Klimaren aldeko Ekintza programaren esparruko proiektua da. Asensiok adierazi du Ingurumeneko Departamentuak itsas hondakinen birziklapenaren inguruko ikerketa babesten ari dela.
Itsas hondakinen artean, ohikoak dira izaera polimerikoa duten hondakinak, hala nola polietileno tereftalato (PET) delakoa. Gaur egun hiri-hondakinetako PETa birziklatu egiten bada ere, itsasoko PETa artean ez da sartu birziklatze sisteman; izan ere, material plastiko hauek narriatu egiten dira itsasoko baldintza horietako UV irradiazioarekin, ingurune gaziarekin eta tenperatura aldaketekin.
Horiek horrela, Euskal Herriko Unibertsitatearen Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolak, “Ikerketa + Teknologiak” taldearen bidez, ikerketa lerro bat zabaldu du, itsasoko PETaren degradazio maila eta horren birziklatze industrialaren bideragarritasuna zehazteko asmoz.
1603