Aldundiak "jarrera eraikitzailearekin eta elkarrizketarako borondatearekin" ekin dio Batzar Nagusietako taldeekin aurrekontuak negoziatzeari
Aldundiak "jarrera eraikitzailearekin eta elkarrizketarako borondatearekin" ekin dio Batzar Nagusietako taldeekin aurrekontuak negoziatzeari
Aldundiak "jarrera eraikitzailearekin eta elkarrizketarako borondatearekin" ekin dio Batzar Nagusietako taldeekin aurrekontuak negoziatzeari
Markel Olano diputatu nagusia buru dela, EH Bildurekin, Elkarrekin-Podemosekin eta PPrekin bildu da gaur; bihar, berriz, PSE-EErekin eta EAJrekin.
Foru Aldundiak Batzar Nagusietan ordezkaritza duten alderdi politikoekin bilera sortari hasiera eman dio gaur, 2022ko aurrekontu proiektua negoziatzeko asmoz, EE Bildu, Elkarrekin-Ahal Dugu eta PPko ordezkariekin egindako bileren bidez. Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusiak azpimarratu duenez, Foru Gobernuak "jarrera eraikitzailearekin eta elkarrizketarako borondatearekin" heltzen die harreman horiei, eta, hori dela eta, batzarkideek egin ditzaketen ekarpenak aintzat hartzeko prest agertu da, betiere datorren urterako kontuen proposamena "aberasteko" xedearekin.
Lehen bilera horietan, Foru Aldundiaren aldetik, Jose Ignacio Asensio bigarren diputatu nagusiordeak eta Jokin Perona Ogasun eta Finantza diputatuak ere parte hartu dute. Eh Bildurekin izandako lehen bileran Juan Karlos Izagirre eta Esti Elduaien izan dira. Kontaktu errondak Elkarrekin-Podemosekin jarraitu du, Arantxa Gonzalezek, Marivi Eizaguirrek eta Joanes Fielek parte hartu duten bilerarekin, eta ondoren, Alderdi Popularrarekin, kasu honetan Juan Carlos Canok eta Alex Saenzek ordezkatuta. Hasierako bilera hauek bihar amaituko dira EAJ/PNV eta PSE-EE batzarkide taldeekin egingo diren bilerekin.
Diputatuen Kontseiluak joan den urriaren 29an onartu zuen aurrekontu orokorren proiektua eta, hurrengo astean, diputatu bakoitzak bere departamentuari dagozkion kontuen xehetasunen berri eman zuen Batzar Nagusietan. Orain, gaur ireki den bilera-sortan, Foru Gobernuak batzarkide taldeen kontrastea jasoko du. Zuzenketa partzialak aurkezteko epea azaroaren 30ean amaituko da. Osoko zuzenketarik balego, berriz, abenduaren 10an bozkatuko lirateke osoko bilkuran. Aurrekontu-proiektua foru araua eztabaidatzeko eta behin betiko bozkatzeko prozesua Batzar Nagusietan egingo da abenduaren 22an.
2022rako foru-kontuen proiektuak 1.042 milioi euroko aurrekontu propioa aurreikusten du, eta 59 milioiko hazkunde aipagarria aurreko ekitaldiarekin alderatuta (+% 6). Foru Aldundiaren historiako aurrekonturik handiena da, "etorkizun sozialagoa, iraunkorragoa eta lehiakorragoa" eraikitzeko helburuarekin, diputatu nagusiaren arabera: "Inbertsio soziala indartzen dugu, pandemiaren ondorioak gehien pairatu dituztenak babesteko eta susperraldia pertsona eta sektore guztiengana irits dadin. Baliabide gehiago bideratzen ditugu jardera ekonomikoa suspertzera eta etorkizuneko ekonomiaren oinarriak jartzera; eta gure konpromisoa berresten dugu jasangarritasunarekin, klima-aldaketaren aurkako borrokarekin eta ingurumenaren zaintzarekin", nabarmendu du. Aldundiak "asmo handiko" eta "epe luzerako ikuspegiko" kontuak proposatu ditu, "hiru norabide horietan lurraldearen abiada azkartzeko".
2669